
Torres Lehendakariordea: “Enpleguaren aldeko Itun Soziala funtsezko tresna da Euskadi oparoago, inklusiboago eta lan merkatu justu eta bidezkoago baterantz aurrera egiteko"
- Iritzi dio “funtsezkoa” dela eragile sozial, ekonomiko eta erakunde publikoekin “batera” lan egitea, kalitatezko enplegua sortzeko eta kolektibo ahulenak integratzeko
- Nabarmendu duenez, atzerritarrentzako lan baimenen eskualdaketa sinatzeak aukera emango du lan-merkatuan “errazago sartzeko” eta potentzial hori aprobetxatzeko “eskulan eskasia dagoenean”
Mikel Torres Lehendakariordeak Enpleguaren aldeko Itun Sozialaren aldeko konpromisoa berretsi du, “funtsezko tresna baita Euskadi oparoago, inklusiboago eta lan merkatu justuago eta bidezkoago baterantz aurrera egiteko”. Gaur goizean Bilbon egin den lehen urteurreneko ekitaldian, nabarmendu du 100 erakunde publiko-pribatu baino gehiago atxiki direla jada “enplegua ekintza politiko, sozial eta ekonomikoaren erdigunean jartzeko, euskal gizarteak datorren hamarkadan arlo horretan dituen erronka handiei erantzun ahal izateko”.
“Itun horri esker, Euskadiko enplegu politika publikoen ibilbide orria osatzen duten jarduera-ardatzak eta konpromisoak identifikatu ahal izan dira”, nabarmendu du. Horregatik, Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak uste du “funtsezkoa” dela eragile sozialekin, ekonomikoekin eta erakunde publikoekin “batera” lan egitea, “kalitatezko enplegu duina sortzeko eta kolektibo ahulenak integratzeko”. Testuinguru horretan, eskatu du enplegua ekonomia bultzatzeko “motorra” eta euskal gizartea eraikitzeko “zutabea” izan dadila.
Torresek azpimarratu du bere sailak sustatzen duen lan merkatuaren eredua “justizia sozialean oinarrituta” dagoela, izan ere, “ezinezkoa da ekonomia ona izatea, garapen ekonomiko zuzen eta oparoa izatea, enplegu onik gabe”. Horregatik, “enplegu gehiago” sortzearen alde agertu da, “pertsona gehiago sartu nahi ditugulako gure lan merkatuan, eta enplegu hobea, horrek eskubide gehiago eta hobeak izatea nahi dugulako”.
Eskulanaren eskasia
Euskadin enpleguak izan duen portaera ona azpimarratu ondoren –2024aren amaieran Gizarte Segurantzan kotizatzen dutenen errekorra izan zen eta Langabezia Globalaren Tasa % 7 ingurukoa–, “langile etorkinak laneratzeko erronka” aipatu du sailburuak, “haien kontratazio prozesuak hobetuz eta pertsona horien prestakuntza azkar egokituz lan merkatura itzultzeko”.
Ildo horretan, iragarri du ostegun honetan “sinatuko” dela Estatuko Administrazio Orokorraren eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko akordioa, lan harremana Euskadin duten atzerritarrei beren kontura edo besteren kontura lan egiteko hasierako baimenei dagokienez. Horri esker, Torresek nabarmendu du “arindu” egingo dela lan merkatuan sartzea. “Gizarte gisa, ezin dugu potentzial hori alferrik galdu, are gehiago eskulanaren eskasia dagoenean”.
Torres Lehendakariordeak baieztatu du berak zuzentzen duen sailaren erronka nagusietako bat dela inklusioa. “Nahitaezkoa da lan merkatua irisgarria izatea pertsona guztientzat; batez ere, sartzeko oztopo handienei aurre egiten dietenentzat”, desgaitasuna duten pertsonei, gazteei, adinekoei edo testuinguru ahuletatik datozenei erreferentzia eginez.
“Ez dugu geratu nahi gizarte babeseko eredurik onena edukitzearekin, baizik eta gizarteratze eredurik onena bilatzen dugu. Gai izan nahi dugu aukerak eskaintzeko pertsona guztiek beren bizi baldintzak hobe ditzan eta beren bizi proiektua aurrera eramateko aukera emango dien enplegu duina lor dezaten”, azpimarratu du.
Horregatik, dei egin du “enplegu politika aktiboak indartzen jarraitzera eta laneratzea sustatzeko laguntza neurri espezifikoak garatzera”, baita “guztiontzako lan etorkizun sendo eta justu bat eraikitzera” ere, “elkarrekin lanean jarraitzeko”.
-
2025-03-05
Comentario de X:
🗣️ @MikelTorresEJGV Lehendakariordeak Enpleguaren aldeko Itun Sozialaren aldeko konpromisoa berretsi du, “funtsezko tresna baita Euskadi oparoago, inklusiboago eta lan merkatu justuago eta bidezkoago baterantz aurrera egiteko” -
2025-03-05
Comentario de X:
🗣️El Vicelehendakari @MikelTorresEJGV reafirma su compromiso por el Pacto Social por el Empleo como “una herramienta fundamental para avanzar hacia una Euskadi más próspera, inclusiva y con un mercado laboral justo y equitativo”. -
2025-03-05
Comentario de X:
📌Un año del Pacto Social por el #Empleo. #KONFEKOOP es una de las entidades adheridas al pacto. Una herramienta para garantizar un empleo digno en condiciones de igualdad, e impulsar una economía competitiva y responsable.@MikelTorresEJGV @Ekonomia_ejgv
https://t.co/UBv2Fxh2fr