Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria: “hezkuntzan murrizketa ikaragarriak egitea oker bat da”

2012.eko apirilak 16

Patxi López lehendakariak PPren Gobernuak krisitik irteteko hartu dituen murrizketa-neurriak kritikatu ditu. Neurri horiek “herrialdeak atzera egitea eta txirotasuna ekarriko dituela” esan du. Lópezen hitzetan, “hezkuntza gure herrialdeari eusteko palanka nagusia da, eta, beraz, arlo horretan izugarrizko murrizketak egitea oker bat da”. Lehendakariaren ustez, “kontuen egokitzapena eta defizitaren kontrola ekonomia eta herrialdeak behar duena arlo publikotik sustatu ahal izatearekin bateratu behar dira, eta ez gara hori egiten ari”.

Cadena Ser-en egin duen elkarrizketa batean, lehendakariak adierazi du EAJk “aspaldidanik esaten duela bere helburua 2015erako estatus politiko berri bat lortzea edo Ebrotik Adurreraino Euskal Herriaren independentzia lortzea dela; baina, nire ustez, hori ez da herrialde honetan behar duguna. Nire ustez, horrek iraganeko egoerara itzultzea dakar: banantzera, gizarte-zatiketara, liskarretara, borrokara, guztia guztiagatik eta denetarako egitera, alegia. Horrek ez digu lagunduko gure arazoak konpontzen, gure energia kontsumitzen du inora ez garamatzan eztabaida batean, identitatearen ingurukoan, hain zuzen”, azpimarratu du.

Bestalde, Patxi López lehendakariak gaur ziurtatu du Iñigo Cabacasen heriotzaren inguruko ikerketak bukatu ondoren “erantzukizunak onartuko direla”, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak joan zen astean adierazi zuen bezala, erantzukizunak “kosta ahala kosta” onartuko zirela esan baitzuen. Horren harira adierazi du “guztiok hausnartu behar dugula” gertakizun honi buruz, baita ikerketaren konklusioak ikusi ondoren Eusko Jaurlaritzak erabaki egokiak hartuko dituela ere.

2 iruzkin
  • @osvalbuena
    2012.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari: Recortar brutalmente en educacion es una equivocacion http://t.co/yBrhPz2S Ha criticado las medidas de recorte del PP

  • @alexbondie
    2012.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari: Recortar brutalmente en educacion es una equivocacion http://t.co/JTLrjKOd

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)