Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTrenek datorren astelehenetik, apirilaren 16tik aurrera, ordutegiak eta geralekuak aldatuko ditu

2012.eko apirilak 13

Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den 11n jakinarazi zuenez, EuskoTrenek LURRALDEBUS foru sisteman sartuta dauden Urola-Kostako eta Deba Barrenako eskualdeko autobusen zerbitzuen hobekuntzen inguruan aldaketak sartuko ditu.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak, datorren astelehenean, apirilaren 16an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpe dauden LURRALDEBUS sisteman sartuta dauden zerbitzuaren hobekuntza inguruan autobusen ordutegiak eta geralekuak aldatuko ditu.

Foru Aldundiak joan den 11n jakinarazi zuenez, hobekuntza neurriak ondorengo lineatan egongo dira sartuta:

•    Zumaia – Zumarraga. Egungo zerbitzua mantenduko da, Zumaiatik irteerak 5 minutu atzeratuko dira trenekin dituzten loturari segurtasun gehiago emateko. Beste alde batetik, larunbat gauetan, Azkoitia eta Zumaia artean gaueko zerbitzua martxan jarriko da.. Horrez gain, Azkoititik 2:20ko eta 6:00etako irteerak ibilbidearekin Donostiaraino jarraituko dute eta Donostiatik 23:00etako irteera Azkoitiraino jarraituko du. Beste alde batetik, 2012-2013 ikasturteari begira, Aizarnazabaletik zerbitzu gehiago burutuko dira, Aizarnazabaletik Zumaiako institutura joaten diren ikasleei zerbitzu hori eskaintzeko.

•    Zumaia – Donostia (N-634tik). Zerbitzu guztiak funtsean berdin mantenduko dira, baina astelehenetik aurrera Urbiletik igaroko dira, hori dela eta, Txikierdiko geralekua kendu egingo da. Gaueko zerbitzuari dagokionez, zerbitzuen kopurua gehitu egingo da horrela lehen 120 minutukoa bazen orain 60 minutukoa izango da, zerbitzua ordu baterik behin egingo da 3:00ak eta 4:00ak bitartean izan ezik. Larunbatetako gaueko zerbitzu horiek, Donostiara sartzen direnean, Pio XII Plazatik egingo dute, gero Etorbidetik eta Antiguatik eta N-634tik Zumaiaraino jarraitzeko. Zumaian, soilik Patxita Etxezarretako geldialdia egingo dute, hori dela eta, Txomin Agirreko geralekua kendu egingo da gaueko zerbitzu hauentzako. Noranzko bietan Txikierdiko geralekua kendu egingo da, beraz zerbitzu guztiak Urbiletik burutuko dira.

•    Zumaia – Donostia (AP-8 Autobidetik). Egungo zerbitzuak mantenduz gain, Zumaiatik irtengo den zerbitzu berri bat sortuko da eta hori Donostiako Ospitaleko gunetik igaroko da.  Kasu horretan, zerbitzua Zumaian hasiko da N-634tik zirkulatuz Orioraino, AP-8ra sartuko da eta errepide berritik Ospitalen guneraino iristeko eta bertan geldialdiak ondorengo lekuetan egiteko: Poliklinika I, Onkologiko II eta Donostiako Ospitalea II, ondoren Pio XIIra iritsiko da  eta  ibilbidearekin jarraituko du Etorbidetik eta Antiguatik AP-8ra sartzeko eta ondoren Orioraino jarraituz. Hortik aurrera zerbitzua Zumaiaraino burutuko da N-634 errepidetik. Horrez gain, Zumaiatik zerbitzu berezi bat sortuko da eta irteerak 7:05ean, 14:05ean eta 21:00etan izango da. Zerbitzu hori Ospitaleen inguruan lan egiten duten langileen joan etorriak betetzeko zuzenduta dago eta aurreko ibilbide bera burutu ondoren, Pio XIIraino iritsiko da eta hor ibilbidea bukatuko da.  Autobus horiek Pio XIItik irtengo dira 8:05ean, 15:05ean eta 22:05ean, eta Donostiako Ospitaletik I, Poliklinatik I eta Onkologikotik II igaroko dira errepide berritik AP-8ra sartzeko eta Oriotik irteteko gainerako ibilbidea burutuz N-634tik Zumaiaraino. Hori dela eta, zerbitzuak indartu egingo dira lanegunetan Zumaia eta Donostia artean, ordu erdirik behin funtzionatzen 7:00ak eta 21:00ak bitartean Zumaiatik (11:00ak eta 12:00ak bitartean izan ezik eta 15:00ak eta 16:00ak bitartean) eta 8:05etik 22:05era Donostiatik (12:00ak 13:00ak bitartean eta 16:00ak 17:00ak bitartean izan ezik).

•    Aia – Orio – Zarautz. Zerbitzu berri bat da eta orain arte Landabusek burutzen zuena ordezkatuko du. Egunero noranzko bakoitzean zazpi zerbitzu izango ditu eta Oriotik ospitaletaraino joaten diren autobusekin egongo da koordinatuta.  Larunbat, igande eta jaiegunetan noranzko bakoitzean bost zerbitzu izango ditu. Geralekuak ondorengo hauek izango dira:

1.    Aia – Orio – Zarautz: Aia, Etxenagusia, Illarramendi, Andatza, Errekondo, Marian Zelai, Barrio Santiago, Aia-Orioko geltokia, Lertxundi kalea, Zudigarai, Eroski, Zarautzeko Institutua eta Bizkaia Kalea, itzulerako ibilbidea leku beretik egiten dute.

2.    Aia – Zarautz Pagoetatik: Aia, Arrospide, Sarrola, Largain, Iturraran, Lukun, Ibarrola, Zudugarai, Eroski, Zarautzeko Institutua eta Bizkaia Kalea, itzulerako ibilbidea leku beretik egiten dute.

•    Azpeitia – Ermua. Linea horretan zerbitzua gehitu egingo da noranzko bakoitzean astelehenetik ostiralera, eta horrez gain, lehen Elgoibarren bukatzen eta hasten zen zerbitzu bat, aurrerantzean hasi eta bukatu Ermuan egingo du. Baina  berritasunik garrantzitsuena igandeetakoa eta jaiegunetakoa izango da: orain arte Azpeititik hiru zerbitzu eskaintzen ziren eta aurrerantzean sei izango dira. Kontrako noranzkoan, Ermutik, gaur egun 3 daude, eta zerbitzu berriarekin 5 egongo dira.  Beste aldetik, astelehenetik apirilaren 16tik aurrera, linea honek San Antolín (Elgoibar) geralekuan egingo du geldialdia noranzko bietan horrela guneetako langileek erabil dezaten. Era berean, egun Eibarko Autobusen Geltokian zerbitzua hasten zuten gaueko zerbitzuek, irteera Taxien geraleku aurrean burutuko dute. Kontrako noranzkoan, Azpeitian ibilbidea hasiko duten autobusek Eibarko San Juan kaleko geralekuan bukatuko dute. 

•    Mallabia – Ondarroa. Zerbitzu honetan hobekuntzak sartuko dira eta Ermua eta Mendaroko Ospitalearen artean autobusak ibiliko dira 20 minutuko maiztasunarekin. Larunbatetako gaueko zerbitzuari dagokionez, noranzko bakoitzean lau zerbitzu mantenduko dira noranzko bakoitzean, baina ibilbidea luzatuz Ermuraino eta Ermutik.

•    Deba – Itziar. Egungo zerbitzua mantenduko da eta zerbitzu guztia bakarrik Taxi-Busaren bidez burutuko da.

•    Eibar – Soraluze – Mendaro. Egungo zerbitzua mantendu egingo da Eibar eta Soraluze artean noranzko bakoitzeko zerbitzuaren kentzea izan ezik (12:05eko Eibartik eta 12:30ekoa Soraluzetik). Horrez gain, egun 17:15ean Eibartik Soraluzera doan zerbitzua irteera aurreratu egingo du, horrela datorren astelehenetik, apirilaren 16tik aurrera 17:05ean irtengo da.

•    Eibar – Elgeta. Zerbitzu honek hobekuntza handiak burutuko ditu egungoarekin erkatuz gero, zerbitzu hori taxi-bus baten bidez burutuko da. Egun noranzko bakoitzean bi zerbitzu eskaintzen dira. Aurrerantzean, astelehentik ostiralera, 7 zerbitzu eskainiko dira eta 4 larunbat, igande eta jaiegunetan. Lanegunetan, irteerak Eibartik burutuko dira 6:40, 8:40, 13:40, 15:40, 16:40, 18:40 eta 20:40an. Elgetatik, autobusak zerbitzu bakoitzean 20 minutu beranduago irtengo dira.

•    Eibar – Arrate. Egungo zerbitzu berberak matenduko dira.

•    Eibarko udal zerbitzua (UDALBUS). Zerbitzu hau Eibarko Udalaren menpekoa da eta egungo ohiko zirkulazioak mantentzen ditu.

Beste alde batetik, egungo Eibar – Deba Express zerbitzua datorren astelehenetik, apirilaren 16tik aurrera kendu egingo da. 

Aipatu beharra dago astelehenetik, apirilaren 16tik,  sartutako geralekuen aldaketa nagusiak  ondorengo hauek direla:

•    San Antolinen (Elgoibar) autobus geraleku berria sortu, noranzko bietan, Ermua – Azpeitia 64 linearako.

•    Zumaia – Donostia lineako zerbitzu guztiak N-634tik (Ibilbidea), gaueko zerbitzuak barne, Urbiletik igaroko dira, hori dela eta Txikierdiko geldialdia ez da burutuko inolako zerbitzuan. Txikierdiko geraleku hori behin-betiko kendu egingo da linea guztietan.

Horrez gain, joan den larunbatetik, apirilaren 21etik aurrera, orain arte Txomin Agirren burualdeko geldialdia burutzen zuten larunbat gaueko zerbitzuek, geldiadlia Patxita Etxezarretan burutuko dute, hori dela eta, Zumaia – Donostia lineako gaueko zerbitzu guztiek ibilbidea hasi eta bukatu Patxita Etxezarreta geralekuan burutuko dute.

Halaber larunbatetik, apirilaren 21etik aurrera, Eibar – Ondarroa/Azpeitia lineako larunbat gaueko zerbitzuetan aldaketak sartuko dira. Eibar eta Azpeitia artean egun Eibarko Autobusen geltokian hasten diren gaueko zerbitzuak, irteera Taxien geraleku aurrean burutuko dute. Bere aldetik, kontrako noranzkoan, Azpeititik Eibarrera joango diren autobusak ibilbidea bukatuko dute San Juan kaleko geralekuan.

Eibar – Ondarroa gaueko zerbitzuak luzatu egingo dira Ermuraino apirilaren 21etik eta ondorengo geralekuak burutuko dira:

•    Ermua – Ondarroa: Bar Pacoren aurrean, San Lorentzo (Ermua) eta Eibarko taxien geralekuaren aurrean gero hortik ohiko ibilbidearekin jarraituko dute.

•    Ondarroa – Ermua: ohiko ibilbidea San Juan kaleko Eibarko geralekuraino, Ermuraino jarraituz eta geldialdiak San Lorentzon eta Bar Pacon burutuz eta hor bukatuko da ibilbidea.

Zerbitzu horien bezeroek informazio hori gehitu dezakete  LURRALDEBUS eta EuskoTren web guneak kontsultatuz: www.lurraldebus.net eta www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan