
1
Eusko Jaurlaritzak Aranzadi Zientzia Elkarteari laga dio Zestoako geltokiaren erabilera
Lagapena 10 urterako da
Garraioetako sailburu Iñaki Arriolak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakari Francisco Etxebarriak, gaur izenpetu dute Zestoako geltokiaren erabilera-lagapena ikerketa zientifiko-historiekoetarako. Horretarako, enklabe horretan kultura- eta ingurumen-ondarea sozializatzeko eta ikertzeko jarduerak garatuko dira
Horrela, Aranzadik Zestoako bainuetxeko geltoki zaharraren eraikina eta atxikitako eranskinak egokitzeko konpromisoa hartu du, eta ikerketarako baino ez ditu erabiliko. Bi urteko epean, gehienez ere, birgaitu eta egokituko da eraikina.
Akordioa hamar urterako izenpetu da, baina epe hori bi urtez luzatu ahal izango da. Nolanahi ere, trenbidearen erabilerarako beharko balitz, ETSk berreskuratu egingo luke eraikina.
Aranzadi Zientzia Elkartea 1947an sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Telesforo de Aranzadi ikertzaile ezagunaren izena darama. Biodibertsitatearen, antropologiaren eta historiaren alorretan garrantzitsuenetarikoa da eta bere helburuan artean daude natura- eta giza-ingurunearen ikerketa zientifikoa eta teknikoa, ezagutza horiek nahiz gauzatutako ikerketen emaitzak zabaltzea, eta arkeologia-, etnografia- eta natura-ondarea babestea eta kontserbatzea.
Zestoako bainuetxearen geltoki inguruan ondare-osagai garrantzitsuak daude, hala nola Irikaitzeko aire libreko aztarnategia, XVI. mendeko Lili jauregia, Ekaingo leize-zuloaren erreplika, Goi Paleolitikoko Magdaleniar Arokoa, eta Lili errekako burdinolak eta azpiegiturak, XVI. eta XIX. mendeetakoak.
Debako geltokia Donejakue Bidearen Lagunen Elkarteari laga zen bezala –hitzarmen baten bidez–, erromesentzako aterpetxe bihurtzeko, hitzarmen honek hark legetxe, erakusten du, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak nahi duela gure ondare historikoa eta kulturala osatzen duten elementu arkitektonikoak sustatzea, eta bertan behera utzita zeudenak, behar izanez gero, berritu eta jarduera berri baterako baliatzea.
Iruzkin bat
-
2012-04-16
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: El Gobierno Vasco cede el uso de la estación de Zestoa a la Sociedad de Ciencias Aranzadi. http://t.co/JIEZPho5
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan