
Osakidetzak Euskadiko COVID Iraunkorraren Unitatea jarri du abian
- Euskadi osorako erreferentziazkoa izango den diziplina eta zentro anitzeko unitatea izango da, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean kokatuta egongo da eta COVID iraunkor konplexua edo larria duten pazienteak artatuko ditu
- Helburua da COVID-19aren sintoma iraunkorrak edo ondorioak dituztenei arreta indibidualizatua, integrala eta diziplina anitzekoa eskaintzea eta ziurtatzea
Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Alberto Martinezek Euskadiko COVID Iraunkorraren Unitatea aurkeztu du gaur goizean. Unitatea dagoeneko hasi da pazienteei kontsulta presentzialerako ordua ematen, eta kasu larriak eta konplexuak dituzten gaixoak artatzeko erabiliko da. Martinezekin batera long COVID-a duten pazienteen euskal elkarteetako eta unitatea hiru lurraldeetan kudeatuko duten zerbitzuetako mediku taldeetako ordezkariak izan dira. Horiez gain, Osasuneko sailburuorde Enrique Peiró eta Osakidetzako zuzendari nagusi Susana López Altuna izan dira aurkezpenean. Aurkezpenaren aurretik, unitatea abian jartzeko ekitaldira bertaratu diren pertsonek bilera bat egin dute unitatearen ezaugarriak zuzenean ezagutzeko eta iritziak elkarri adierazteko.
Euskadiko COVID Iraunkorraren Unitatea Basurtuko Unibertsitate Ospitalean kokatuta egongo da patologia hori diagnostikatzeko eta tratatzeko. Gainera, espezialista talde bat izango du, bai Gipuzkoan, bai Araban. Espezialista horiek sarean lan egingo dute Euskadiko beste osasun-zentro batzuekin, kasu larriak eta konplexuak dituzten pazienteak tratatzeko. Unitateak hiru lurraldeei emango die zerbitzua. Basurtuko erreferentziazko unitate hori Neurologia Zerbitzuaren ardurapean egongo da, eta barne-medikuntzako, pneumologiako, errehabilitazioko eta psikiatriako taldeek ere parte hartuko dute. Gainera, beharrezkoa izanez gero, beste espezialista batzuei ere egingo zaie kontsulta.
Sareko lana
Unitateak COVID iraunkor konplexua edo larria duten pazienteak artatuko ditu astero. Atzotik eta datozen asteetan berrogeita hamar paziente inguru deituko dira. Osasuneko sailburuak adierazi duenez, ‘helburua da COVID-19aren sintoma iraunkor edo ondorio larriak agertzen dituztenei arreta indibidualizatua, integrala eta diziplina anitzekoa eskaintzea eta ziurtatzea, haien bizi-kalitatea hobetzeko, errekuperazioa sustatzeko eta tratamendu pertsonalizatua eskaintzeko’. Gainera, unitateak Osakidetzako gainerako osasun-erakundeekin lan egingo du sarean, pazienteei Erkidegoan ematen zaien arreta homogeneizatzeko. Halaber, ekitatea bermatuko du arretan.
Irizpide komunak ezartzeko, deribazio-irizpideak jasotzen dituen dokumentu bat landu da. Bizkaian, kasuak lehen mailako arretatik edo ospitaleko espezialitateetako kontsultetatik bideratu ahal izango dira, zerbitzuen arteko kontsulta baten bidez. Gipuzkoan eta Araban, berriz, lurralde bakoitzak izendatutako erreferenteen (barne-medikuntzako fakultatiboen) bitartez bideratuko dira hautatutako kasuak.
COVID iraunkorra
COVID iraunkorra ("Long COVID" edo COVID-19aren osteko sindrome ere deitutakoa) SARS-CoV-2 birusak eragindako infekzio baten ondoren sortzen den egoera klinikoa da, gutxienez 3 hilabetez modu jarraituan, aldizka edo progresiboki irauten duena eta organo eta sistema bat edo gehiago kaltetzen dituena. Horrek zaildu egiten du diagnostikoa eta tratamendua, ez baita ezagutzen sintomak denboran luzatzea eragiten duen kausa zehatza.
Osasun orokorreko arazoa da. Izan ere, eragin handia du jasaten dutenen bizi-kalitatean, eta tratatzeko konplexutasuna dela eta, erronka handia da osasun-sistemetarako. Sintomak askotarikoak dira. Ohikoenen artean, honako hauek aipa daitezke: muturreko nekea, arnasa hartzeko zailtasuna, buruko lainoa edo kontzentratzeko arazoak, giharretako eta artikulazioetako mina, takikardia, digestio-arazoak, antsietatea eta depresioa. Gaur egun ez dago patologia hori duten pazienteen erregistro ofizialik, eta zaila da patologiaren irismenaren zifra errealak izatea, diagnostikoa egiteko zailtasunaren ondorioz.
Bost urte Euskadin COVIDaren lehen kasua agertu zenetik
COVID-19aren inpakturik handiena 2020tik 2022ra bitartean gertatu zen, 2020ko otsailaren 28an Euskadin lehen kasua agertu eta hurrengo bi urteetan. Lehen aldi horretan, 6 bolada handi izan ziren, 800.000 kasu inguru erregistratu ziren (% 24,6 60 urtetik gorako pertsonenak izan ziren) eta 8.000 pertsona inguru hil ziren (% 1eko hilgarritasun-tasa). Pandemiaren jardueraren goren aldia 2021eko abendutik 2022ko urtarrilera bitartean erregistratu zen. Zehazki, 330.000 kasu baino gehiago erregistratu ziren, eta ospitaleratzeak 4.000 baino gehiago izan ziren.
Lehen bi urteetan, euskal osasun-sistemako lehen mailako arretan 800.000 kasu baino gehiago artatu ziren, eta 36.800 ospitaleratze inguru izan ziren Osakidetzako ospitale-sarean. Euskal osasun-sistemak, eta profesionalek bereziki, egoera ezezagun bati erantzun behar izan zioten. Orain, 5 urteren ondoren, Osasuneko sailburuak egoera hori gogoratu nahi izan du. ‘Biktima horiek guztiak ekarri nahi ditut gogora, eta gehien pairatu zutenekiko elkartasuna agertu nahi dut. Eta, berriz ere, euskal osasun-sistema osatzen duten profesional guztien ahaleginaren eta dedikazioaren garrantzia azpimarratu nahi dut, komunitate zientifikoa ahaztu gabe, ezinbesteko zutabea baita tratamenduen garapenean eta txertaketan’, adierazi du Martínezek.
Txertaketa-kanpaina hasi zenetik, COVID-19aren eragina nabarmen murriztu zen. Halaber, gaixotasunaren ezagutzan lortutako hobekuntzak lagungarriak izan ziren. Handik aurrera, eta gaur arte, lehen mailako arretan eta ospitaleetan intzidentziak egonkor eta, oro har, balio txikietan jarraitu du.
*Argazkia:
Unidad Covid Persistente 1: Osasuneko sailburua COVID Long elkarteetako ordezkariekin
-
2025-03-08
Comentario de X:
400 millones de personas sufren "long COVID", y se crean departamentos en hospitales para ello, pero no hay ningún plan de ayuda a afectados por efectos secundarios (se denuncia que long covid camufla dichos efectos)
1) https://t.co/suQjU0p4jy
2) https://t.co/w6ba5hwP6A https://t.co/3rnmEy8afp -
2025-03-04
Buenos días, ante todo lo primero gracias por poner la unidad de covid persistente. Me gustaria saber donde podemos ir o llamar para pedir información de como entrar en lista para que me ariendan sobre covid persistente. Llevo desde 2020 preguntando en medicina primaria y nadie supo nunca nada como hacer o donde ir. Incluso hoy me médica no sabe donde debo apuntarme o que hacer o si ella siquiera puede hacer algo. Hemos buscado información y tampoco hay nada definido mas que la unidad de Basurto. Unidad a la cual solo se va a tender a 50 personas las que tiene los casos mas graves. Pero......y los demás? Donde debemos ir o que debemos hacer? Es desinformación total lo que tenemos y estamos en un limbo. Somos muchas las personas afectadas. Aunque parezca que no es algo grave porque no vamos con oxígeno para poder hacer una vida cotidiana. Son muchos l9s diferentes síntomas o patologías que nos ha dejado la COVID-19. Yo me contagie en 2020 ya que mi hijo menos se contagió en urgencias de txagorritxu y al final por cuidado que se tenga e higiene fue inevitable el contagió. Dos meses lo tuve y me dejó muchas patologías que a día de hoy nadie las reconoce como COVID-19 persistente. Dolor muscular, alergias, problemas respiratorios, olores asquerosos como a butano o escrementos o basura no sé que van y vienen, sabor de la comida o amargos o salados pero nunca perdí ni olfato ni gusto solo me cambió a eso amargo o salado y a rachas, afonias incontables y nodulillos manchas y cicatrices en los pulmones, neumonias, vértigos tambien problemas con la regla,bultos por todo el cuerpo etc podría decir incontables desde que me contagie de la COVID-19. Desde entonces tomo dos inhaladores al día para poder respirar mejor y para un asma que tengo desde entonces cronificada, pastillas para alergias que me van cambiando al cambio temperaturas o tormentas o animales que luego desaparecen sin más, pastillas para los dolores musculares que parece que me hayan roto los huesos a veces y no tengo una vida normal desde entonces. Todo esto afectándome por supuesto mentalmente. Todo esto te ca haciendo mella y te hunde ya que no hay nadie que te guíe por Osakidetza. Lo poco que hay es por privado y al igual que yo supongo que hay miles de personas ignoradas como yo. Me gustaría que alguien desde Gobierno Vasco o Osakidetza pusiera algún lugar donde ir y que se nos escuche. Que mi historial médico lo tienen y se puede ver que desde entonces tengo mil cosas y he preguntado a mis médicos y a especialistas en respiratorio o neurología si hay alguna manera de que se nos meta en una lista y se haga algo. Gracias y espero que por favor alguien nos escuche.
-
2025-02-27
Comentario de X:
🏥El consejero de @OsasunEJGV, Alberto Martínez, ha presentado la Unidad de COVID Persistente de Euskadi, ubicada en la @OSIBilboBasurtu, que atenderá a pacientes con COVID persistente complejo o grave. -
2025-02-27
Comentario de X:
🏥@OsasunEJGV-ko sailburu Alberto Martinezek Euskadiko COVID Unitate Iraunkorra aurkeztu du, @OSIBilboBasurtu-n dago, eta COVID iraunkor konplexua edo larria duten pazienteak artatuko ditu.