Berriak
Eu

Kooperaziorako Agentziako zuzendaria egon da Argentinan

2012.eko apirilak 13

Marta Ares Garapenerako Lankidetzaren Kooperazioko Euskal Agentziako zuzendariak Argentinara egindako bidaian, Maiatzeko Plazako Amonak elkartearekin bildu da, giza eskubideen aldeko instituzio enblematiko honekin hitzarmen berri bat helburuarekin.

Zuzendaria eta Elvira Cortajarena Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria, Estela Barnes de Carlotto erakundearen presidentearekin bildu dira talde juridikoak indartzeko helburua duen hitzarmen berria antolatzeko. Gaur egun desagertuen familiak babesten dira Argentinako herri desberdinetan dauden auzi judizialetan.

Bestalde, Kooperazioko Agentziaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza teknikoa emateko aukera elkartearen eskura jarri du Ares zuzendariak, nortasuna leheneratzeko eta bilatzeko lanetan laguntzeko asmoz.

Gaur egun, Maiatzeko Plazako Amonen talde juridikoek, batez ere, diktadura garaian umeen lapurketak ikertzen diren kausetan lan egiten dute. Buenos Airesen eta inguruan, 4 eskumeneko 50 kausa judizialetan esku-hartzen dituzte. Argentinako Córdoba, Mar del Plata, Rosario edo La Platan, Amonek egoitzak dituzten herrietan. Oraindik badaude kausa judizialak ireki gabe.

Instituzioak ume lapurketak ikertzen dituzten kausak eta bere nortasuna lehenaraztu duten ume (gaurko helduak) lapurketak frogatu ziren kasutan, delitu aberrante hauen arduraduneei zigorrean lan egiten du, eta baita Argentinan gertatutako kausa inportanteenetan ere. Amonen talde juridikoa osatzen duten hamar abokatuek egiten dute lan hau.

Eusko Jaurlaritzak eta Maiatzeko Plazako Amonak Elkarteak 2007tik elkarrekin lan egiten dute, giza eskubideetan oroimena eta hezkuntza lehenerazteko proiektu ezberdinetan.

Maiatzeko Plazako Amonak

Maiatzeko Plazako Amonak Elkarte Zibila gobernuz kanpoko erakunde bat da. Helburu nagusia da errepresio politikoak atxilotutako seme-alaba guztiak aurkitzea eta beraien familiarekin itzultzea, eta haurren eskubideak urratzea berriro ez gertatzeko, arduradun guztientzako zigor zorrotzak eskatuz.

"Desagertzea" horren bidez, 1976 eta 1983 bitartean, diktadura garaian errepresio politikoa eragiteko forma nagusia izan zen, adin eta gizarte sozial guztietako 30 mila pertsonak tortura eta utzikeria jasan zituzten. Besteak beste, 500 bat seme-alabak bere gurasoekin bahituak izan ziren edo emakume haurdun egindako ezkutuko atxilotze zentro batean jaio ziren.

Haur txikien eta emakume haurdunen bahiketak, amaetxe klandestino kopuruak, familia militarren zerrendak zentro klandestino horietan jaioberri bat "itxaroten" eta militarren beren adierazpenak aurrez bururatutako plan bat zegoela erakusten dute, bai helduen bahiketa baita ere seme-alaben jabetze plan sistematiko batekin.

Desagertutako seme-alabak aurkitzeko asmoz, Maiatzeko Plazako Amonek lau mailatan lan egiten dute: salaketak eta erreklamazioak gobernuko agintarien aurrean, nazionalak eta nazioartekoak; Justizian egindako aurkezpenak, herritarreei laguntza eskaerak, kontsultak eta ikerketa pertsonalak. 2011 arte, 105 gaztek beren nortasuna berreskuratu dute eta dozena bat kasu gehiago aztertu egiten ari dira.

Elkartearen lana egiteko, profesional juridikoak, medikuak, psikologoak eta genetistak osatzen dituzten talde teknikoak. Amonen Elkarteari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu www.abuelas.org.ar webgunean.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Marta Ares
    Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria (IX legealdia)
  • María Elvira Cortajarena
    Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritza (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Marta Ares Zuzendaria eta Elvira Cortajarena Ordezkaria