Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak Deia-k antolatutako "Euskadi munduko ordena berriaren aurrean: industria gehiago, demokrazia gehiago, autogobernu gehiago" topaketan parte hartu du

2025-02-26

Imanol Pradales Lehendakariak hitzaldia eman du gaur goizean Bilboko Euskalduna Jauregian DEIA egunkariak antolatu duen topaketan. Testuinguru horretan, Lehendakariak azpimarratu du "Euskadik herri gisa jardun behar duela arazo eta erronka globalen aurrean", demokraziaren, industriaren eta autogobernuaren aldeko apustu garbia eginez.

Bere hitzaldian, Lehendakariak dei publikoa egin die euskal eragile sozioekonomiko guztiei une erabakigarri honi erantzukizunez aurre egin diezaioten eta guztion onerako urratsak elkarrekin ematea adostu dezaten. Talgo adibidetzat hartuta eta banku-fundazioen, Finkatuz funtsaren eta bazkide industrial baten arteko elkarlanari erreferentzia eginda, Lehendakariak azpimarratu du gakoa lankidetza dela.

Testuinguru horretan, Pradalesek aurreratu du martxoan finantza-ahalmenen arloko lankidetza marko berria aurkeztuko dela, Euskadiren errotzea eta hazkunde ekonomikoa bultzatuko duena, inbertsioa eta talentua erakarrita eta azpiegitura estrategikoen aldeko apustutik abiatuta.

"Herriaren etorkizuna dugu jokoan", adierazi du, eta, horregatik, “Euskadiren onarpen nazionala bermatu behar dugu, herri gisa bizirik irautea bermatzen diguten gai nuklearrak babesteko: euskara, kultura, nortasuna, gure sistema instituzionala edo euskal lurraldeen arteko harremana". Horrela, Lehendakariak autogobernuaren garrantzia azpimarratu du. "Euskadi prest dago eskumen propioak kudeatzeko, gaitasun politiko berriak bereganatzeko eta gizartearen eskaerei behar bezala erantzuteko".

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2025-02-27

    Ezkorra izateko asmorik gabe, ekuazioa ez da erraza, biztanleria handitzea, klima-aldaketa eta baliabide gutxi daude jomugan energia-kontsumo handiagoekin eta hondakin gehiagoren sorrerarekin, hazkunderako kontsumoaren aldagaia neurtzen denean. Hondamenek noizean behin atea jotzen diote espekulazio gogaikarriren bati. Lehenik eta behin, tokiko eskaria sortzea, desplazamenduak minimizatuz, eragina dute autokudeaketatik begiratuta autonomia normatiboarekin, gero beste bati gaitzen errua botatzen ez saiatzeko edo koordinaziorik ez izateko, herritarrek prestatu egin behar dute, bizitza prebentzio-kulturarekin bizitzeaz ahaztu gabe.

  • Argazkia Xaver
    2025-02-27

    Sin ánimo de resultar pesimista, la ecuación no es fácil, aumento población, cambio climático y escasez de recursos en el punto de mira con mayores consumos energéticos y generación de más residuos cuando para el crecimiento se mide la variable del consumo. Los desastres a la orden del día de vez en cuando llaman a la puerta a alguien en algún lugar con especulación voraz. Surtir primero la demanda local minimizando desplazamientos tienen impacto mirando por la autogestión con autonomía normativa en los tiempos que corren luego no tratar de echar la culpa de los males a otro o que faltara coordinación la ciudadanía tiene que prepararse sin olvidarse de vivir la vida con cultura preventiva.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak