Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak ziurtatu du Euskadin zergen arloan proposatutako erreformak “iruzurraren kontra hobeto borrokatzea” ahalbidetuko lukeela

2012.eko apirilak 13

Patxi Lópezek gogorarazi du Batasunaren esparruak “herrialde honetan gertatu denaren gaineko erantzukizuna onartu behar duela”

Ernesto Sáenz de Buruagak COPE irratiko 'Así son las mañanas' saioan egin dion elkarrizketan, lehendakaria Madrildik proposatu den zerga-amnistiaren kontra agertu da, “iruzurraren kontrako borroka indartu egin behar baita, eta ez barkatu diru-kutxa publikoei iruzur egin dietenei”. Bestalde, “Euskadik hezkuntza, osasun eta justizia iraunkorrak izateko behar duen fiskalitateari buruz eztabaidatu” nahi duela azpimarratu du

Lehendakariak zalantzarik gabe esan du amnistia fiskala “zergapekoentzat seinale txarra” dela.

Patxi Lópezek, era berean, ezker abertzalea ere hizpide izan du, eta “integraziorako bideari ekin diola baina oraindik bide luzea egin behar duela” esan du. EAJri buruz galdetu diotenean esan duenez, alderdi politiko horrek “ahal duen bakoitzean gogoratzen digu bere helburua independentzia dela; epekako independentzia proposatzen digu”. Eta lehendakariaren hitzetan, “hori ez da euskal gizarteak behar duena”.

4 iruzkin
  • @osvalbuena
    2012.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari asegura que la reforma fiscal propuesta en Euskadi permitiria "combatir mejor el fraude" http://t.co/U5mu8iCb

  • @eajpnvparlament
    2012.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @ikermerodio: El lehendakari de campaña. Y nos quedan 10 u 11 meses así http://t.co/9k34hWe3

  • @ikermerodio
    2012.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari de campaña. Y nos quedan 10 u 11 meses así http://t.co/9k34hWe3

  • @ciofa_ava
    2012.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari asegura que la reforma fiscal propuesta en Euskadi permitiria "combatir mejor el fraude" http://t.co/Fvr1wE8u

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)