Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Euskadiko kontsumotzaileek kalitatzeko eta bertako produktuak hautatzen dituzte

2012.eko apirilak 13

Ikerfel-ek Eusko Label produktuen gaurko eta etorkizuneko kontsumitzaileen inguruan egin duen ikerketaren  ondorio nagusienetakoa hurrengoa da: elikadura prduktuetan kontsumitzaileen % 91k kalitatea balioesten du eta % 85ak bertako produktuak nahiago ditu. Gainera lehentasun hauek islatuta ikusten dira produktuak erosterakoan ere; izan ere,  % 84k irizpide nagusi bezala kalitatea erabiltzen du kontsumitzerakoan.

Beraz, esan daiteke euskal merkatuak elikadura-produktuetan kalitateagatik apustu egiten duela, bere erosketa-erabakiak gehienetan kalitatea-prezioa erlazioan oinarrituz. 

Eusko Label egiaztapena duten produktuei dagokionez, ikerketak dio Eusko Label oso ezaguna eta estimatua dela, eta bere ezagutza ia unibertsala dela. Oro har, marka publiko honek babestutako produktu guztiak ezagutzen dira baina era berezian nabarmentzen dira Euskal Okela, Euskal Baserriko Oilaskoa eta Gernikako Piperrera.

Gainera, ikerketaren emaitzek azpimarratzen dute populazioaren segmentu desberdinek aitortzen dute, Eusko Labeldun 15 produktuetatik  8 eta 10  artean ezagutzen dituztela.

Kontsumitzeko orduan ere desberdintasunak ikusten dira, kategoria desberdinak euskal populazioaren artean berdin ez direlako kontsumitzen. Eusko Label produktuen kuota aipagarria da gutxienez 5 kategoriatan: abelgorri haragian,  baserriko oilaskoan, tomatean, piparretan (Ibarra motakoak) eta piper berdean. 

Nahiz eta pertsona heldu eta baliabide handiagoenak dituzenak izan Eusko Label produktu desberdin gehiago erosten dituztenak, oro har erosketa-arduradunek batez beste Eusko Labela duten 4,6 produktu ezberdin kontsumitu dituzte azken urtean. 

Bestalde, ikerketak azpimarratzen du krisiak erosketa-ohituretan eragiten duela baina kontsumitzaileek bertako kalitatezko produktuak asko baloratzen jarraitzen dutela.

Beraz, produktu horiek bereizten jarraitzea eta bultzatzea izango da jarraitu beharreko bidea. Merkatu-ekonomia honetan, gero eta globalizatuago gaude; ingurune lehiakor irekia dugu, bertako nekazaritza eta elikadura produktuak eta kanpokoak, merkatu-kuotagatik lehiatzen ari dira. Agertoki horretan, Eusko Label eta jatorrizko eta kalitatezko marka publikoak kontsumitzailearentzako kalitatearen bermea dira, eta balorizazio erreminta bat izan behar dute ekoizleentzat, horrela merkatuan lehia handiagoa eskainiz.

Ikerketak Eusko Label produktuak on-line dendaren bidez erosteko aukera mahai gaineratzen duenean, ematen duen emaitza ere kontuan hartzekoa da. Izan ere, merkatuaren % 30 ek Eusko Label produktuak internetetik erosteko jarrera positiboa erakusten du. Beraz, internet Eusko Label produktuen salmentarako ibilbidea duen kanal gisa ikusten da.

Azken hamarraldi honetan, nekazaritzako elikagaien banaketa-jarduera eraldaketa bete-betean murgildua dago eta, hala, Internetek garrantzi handia eskuratu duen kanal berrietara eboluzionatzen ari dira sektore honetako banaketak. Eusko Labelek hain zuzen ere, Internetek duen garrantzi handiaz jabeturik, on-line laguntza komertzialerako proiektu bat abiarazi du bere bazkideentzat, kanal berri hori abiarazteko aukera emango duena, Eusko Label aspaldian egiten ari den lanaren hedadura zabaldu eta sustapena areagotzearren. On-line salmentak, hain zuzen ere, oztopo geografikoak gainditzea eta bezeroei gure balioak helaraztea ahalbidetzen du, guretzat orain arte eskuragaitzak izan diren arloetan.

Ikerketaren ondorioak kontuan hartuz, salmenta bide guztiei aurre egitea beharrezkoa ikusten da, horrela lortuko baita Euskadiko nekazaritza eta arrantza produktuei balioa ematea eta bidenabar gizarteak nekazaritzak ematen dizkion onura ezberdinetaz aprobetxatuko baita. Izan ere, Euskadiko lehenengo sektoreak era berean hainbat onura ematen dizkio gizarteari: elikagai eta lehengaiak ematen ditu eta lana eta aberastasuna sortzen du; gainera beste eginkizun produktiboek eskaintzen ez dituzten funtzioak egiten ditu, ingurumen eta gizarte funtzioetan. Lurarren kudeaketa, ingurunearen mantentzea, ingurumena zaintzea, lurraldearen oreka bilatzea, gure kultur, arkitektura eta gastronomia ondarea mantentzea ... dira ekartzen dizkigun onurak besteak beste. Horregatik, ezinbestean, kalitatezko nekazaritza eta arrantza elikagaiak bultzatzea garrantzitsua da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)