Azaroak 25 kanpaina
qrcode

Energia fotovoltaiko flotatzaileak Arabako Parke Teknologikoaren eraikin nagusiaren kontsumoaren % 30a sortzen du

2025-02-28

Arabako Parke Teknologikoak energia fotovoltaiko flotatzailea sortzeko instalazio bat du, Miñaoko eraikin zentrala kontsumoaren % 30az hornitzen duena. EMICA Solar enpresak 2023an instalatutako planta horrek aurpegi biko 196 panel eta 106 kWp potentzia ditu, eta 104 tona CO2 isuri aurreztu ditu, baita baldintza klimatiko oso txarretan lan egin ere. Bere ekoizpena 35 etxetako kontsumo elektrikoaren parekoa da.


Trantsizio Energetikoko sailburuorde Irantzu Allendek parte hartu du EMICA solar startupak mota horretako sorkuntza-ekimenen hedapenaren aurkezpenean. Startup horrek Eusko Jaurlaritzaren finantza-laguntza jaso du, SPRI Taldeko Arrisku Kapitalaren Sozietate Kudeatzailearen bidez. Bere teknologia fotovoltaikoaren proba-fasearen ondoren, enpresak 500.000 euroko kapital-injekzioa jaso du, eta, horren bidez, konpainiak bere jardueran aurrera egiteko bigarren faseari ekin dio, 2025erako negozio-zifra boskoiztea aurreikusiz.

Allende sailburuordeak nabarmendu duenez, "sorkuntza planta mota berri honekin teknologia eta berrikuntza batzen dira trantsizio energetikoaren zerbitzura. % 100 "made in Euskadi" garapen teknologikoaz ari gara, Miñaoko urmaelatik leku handiagoetara jauzi egiteko aukera emango diguna".

Bestalde, Jon Ander Agirrebengoak, EMICAko zuzendari nagusiak, aipatu duenez, "Estatu osoan, ur gaineko energia fotovoltaikoaren ekoizpena 20 GW ingurukoa izan daiteke, eta Euskadin, berriz, Arabako Lautadako ureztatze-urmaelek soilik 40 MW-ko potentziala sortzeko dute".

 
3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @v_en_c
    2025-03-04

    Comentario de X:
    La energía fotovoltaica flotante provee al Parque Tecnológico de Álava del 30% del consumo de su edificio central - Irekia https://t.co/pSnG6CNtEP

  • Argazkia Xaver
    2025-03-01

    Suposatzen dut inpaktu-azterketak egingo zirela, eta metano gehiago sortzeko aukerari, uraren azalera estaltzeko aprobetxatu gabe, eta hori abantaila da sorkuntzari dagokionez, beste zentzu batean desabantaila izan baitaiteke, organismo bizidunek argia behar badute.

  • Argazkia Xaver
    2025-03-01

    Supongo se habrán hecho estudios de impacto y a la posible generación de más de metano sin aprovechar por cubrir la superficie del agua lo que supone una ventaja en cuanto a la generación pueda resultar desventaja en otro sentido, todo que haya organismos vivos necesiten la luz.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • EMICA SOLAR: Jon Ander Agirrebengoa, zuzendari nagusia; Mikel López de Lacalle, gerentea