Berriak Herrizaingoa

Espainiar estatuko iparraldean heroina hornitzen zuen sare handiena desegin du Ertzaintzak

2012-04-12

Atzemandako substantzia estupefazienteen berrogei kiloek 25 milioi euroko balioa dutela kalkulatu da

Kantaurialdean droga (batez ere heroina) banatzen zuen banda antolatu bat desegin zuten Bilboko Ikerketa Kriminal Orokorreko Unitateko agenteek (IKOU-Bilbo) joan den ostiralean; taldea Bilbon zegoen finkatuta. Operazioan lau pertsona atxilotu dituzte; horrez gain, guztira 49 kilogramo heroina, mila kokaina dosi baino gehiago, substantzia adulteratzaileak, zehaztasun baskulak eta material informatikoa ere atzeman dituzte. Drogak Europa iparraldean zuen jatorria, eta bandako hiru kidek garraiatzen zuten EAEraino. Taldeko buruak zuzentzen zuen banda osoa, Bilbo Zaharrean kokatutako supermerkatu batetik

OUTAGE OPERAZIOA izeneko operazioko ikerketa 2011. urte bukaeran abiatu zen; izan ere, orduan, IKOU-Bilboko agenteek detektatu zuten izan zitekeela Bilboko La Palanca auzoan zegoen supermerkatu batean lanean ari zen bikote ezkondu batek negozioa tapadera gisa erabiltzen aritzea, ustez substantzia estupefazienteak salerosteko.

Ertzainek zaintza- eta jarraipen-lan izugarria egin zuten, eta horri esker detektatu zuten hiru emakumek (30, 43 eta 44 urte) Europa iparraldera bidaiatzen zutela, ziur asko substantzia estupefazienteak garraiatzeko. Ondoren Portugalera joaten ziren; baliteke joan-etorrien asmoa dirua Schengen eremutik ateratzea izatea, Ginea Bissaurantz.

Azkenik, joan den Aste Santuan, zehazki apirilaren 6an, ikerketaz arduratu ziren agenteek berriz ere droga garraiatzen ari zirela detektatu zuten; hortaz, hiru susmagarriak jarraitzeko dispositiboa jarri zuten martxan. Euskal Autonomia Erkidego barruan zeudela detektatzean, Donostiara iritsi ziren arte jarraitu eta zaindu zituzten; bertan, ertzainek ikusi zuten susmagarriak, Amarako autobus geltokira iritsitakoan, banatu egin zirela eta garraiobide desberdinetara jo zutela, jarraipen-lana zailtzeko. Une horretan atxilotu zituzten, eta 44 kilogramo heroina atzeman zituzten, hiru maletatan banatuta.

Ondoren, Bilbo Zaharreko aipatutako supermerkatura joan ziren ertzainak, eta bertan taldeko arduradun nagusia atxilotu zuten: 40 urteko gizonezkoa da, Donostian atxilotutako emakumeetako baten senarra.

Geroago egindako sarrera eta erregistro ugarietan atzeman zituzten beste bost kilogramo substantzia estupefaziente, drogarekin nahasteko substantzia, zehaztasun baskulak, material informatikoa eta dokumentazioa.

Merkatu beltzean banatzen den heroinak purutasun eskasa duenez, kalkulatu da atzemandako 49 kilo horietatik guztira 2 milioi eta erdi dosi lortuko lituzketela, eta hortaz, 25 miloi euroko prezioa izango lukeela. 

Atxilotutako lau pertsonak Donostia eta Bilboko Guardiako Epaitegien esku jarri zituzten, eta guztiak espetxeratu zituzten joan den igandean.

Ertzaintzak desegintzat jo du Bilbo Zaharrean heroina banatzeko bidea, Kantaurialdean heroina hornitzeko sare nagusia. Ikerketa oraindik irekita dago, eta baliteke datozen egunetan atxiloketa gehiago izatea.

3 iruzkin
  • 2012-04-16

    ¿En el norte del estado español? ¿En el ala norte del Ministerio de Agricultura, por ejemplo?

  • @dandublin93
    2012-04-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Espainiar estatuko iparraldean heroina hornitzen zuen sare handiena desegin du Ertzaintzak. http://t.co/fjs5nS1U

  • @puesdelejos
    2012-04-12

    Comentario de Twitter:
    La Ertzaintza desarticula la mayor red de suministro de heroina que operaba en el norte del estado espanol http://t.co/KY2z3VQ4

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan