Berriak Herrizaingoa

Rodolfo Aresek barkamena eskatu die Iñigo Cabacasen familiari eta lagunei gaztearen “heriotza bidegabeagatik”

2012-04-12

Ertzaintzaren Talde Mugikorrak eta Errefortzukoak soilik erabili ahalko dituzte gomazko pilotak 2013tik aurrera

Rodolfo Aresek, Herrizaingo sailburuak, gaur goizean berak eskatuta agerraldia gauzatu du Eusko Legebiltzarrean, Ertzaintzaren buru Antonio Varelarekin batera, Ertzaintzak joan zen ostegunean (apirilaren 5ean) Bilbon Athletic-Schalke partiduaren ostean nola jardun zuen azaltzeko. Bere esku-hartzean “gertatutakoaren erantzukizun politikoa” onartu du, eta uztailaren 1etik Ertzaintzaren agente guztiek “identifikazio-zenbaki bat eramango” dutela ere aurreratu du

Rodolfo Aresek bere esku-hartzea Iñigo Cabacas Liceranzuren gurasoei eta senideei Eusko Jaurlaritzaren izenean gaztearen “heriotza bidegabeagatik” barkamena eskatuz hasi du.

Ondoren, “Ertzaintzak askatasuna defendatzeko egiten duen lan azpimarragarria” defendatu du. "Ez dugu onartuko polizia demokratikoaren ibilbide luzea zikintzerik”, erantsi du.

Aresek ez du ezkutatu nahi izan eta “erantzukizun politiko osoa” onartu du. Horrez gain, gertakari lazgarri horren ondorioz hartuko diren neurri batzuk azaldu ditu. Aipagarrienak dira gomazko pilotak Talde Mugikorrak eta Errefortzukoak soilik erabili ahalko dituztela urtarrilaren 1etik aurrera eta agente guztiek identifikazio-zenbaki bat izan beharko dutela uztailaren 1etik aurrera.

Iruzkin bat
  • @YolandaC4
    2012-04-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Rodolfo Ares pide perdón a la familia y amigos de Iñigo Cabacas por su "injusta muerte". http://t.co/7QdX3Wwl

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)