
Amaia Barredo pozik agertu da "Christophe HANSEN Europako komisarioak aurtengo NPB-PAC sinplifikatzeko bi pakete bultzatzeko egindako iragarpenarekin"
- Ardoari eskainitako ekimen batez gain, nekazaritza-lurren estrategia bat eta abeltzaintzaren arloko hainbat ekintza.
- "Azkenean, norbaitek lehen sektorearen beharrak atzeman ditu".
Madril, 2025 02 20
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak adierazi duenez, "pozik gaude Christophe HANSEN Nekazaritza eta Elikadurako Europako komisarioak NPB-PACren aurtengo bi sinplifikazio-pakete, ardoari eskainitako ekimen bat, nekazaritza-lurren estrategia bat eta abeltzaintzaren arloko hainbat ekintza bultzatzeko egindako iragarpenarekin. Tira, azkenean norbaitek lehen sektorearen beharrak atzeman ditu ".
Barredo Europako komisario berriaren aurkezpenean izan da Madrilen, eta harekin lehen inpresio trukea izan du. "Komisario berri bat dugu, arazoak entzun, ulertu eta arazoak konpontzeko neurriak planteatzen dituena. Sektorea ezagutzen du, sektoretik baitator " adierazi du Barredok.
Sailburuak Hansenek proposatutako lau lan-bideak nabarmendu ditu: "nekazaritzako elikagaien sektore erakargarria eta aurreikusteko modukoa, diru-sarrerek nekazariei aurrera egitea eta etorkizuneko belaunaldiak erakartzea ahalbidetuko diena; lehiakorra eta erresistentea, munduko lehia eta krisiak areagotzearen aurrean; etorkizunerako prestatua eta planeta-mugen barruan funtzionatuko duena; nekazaritzako elikagaien sektorea, elikagaiak balioetsiko dituena, lan- eta bizitza-baldintza justuak sustatuko dituena eta landa-eremu dinamikoak, zerbitzuak izango dituena eta ondo kontserbatuta egongo dena".
Atochako Ministerioaren egoitzan egindako bileran sektoreko kontseilari guztiak izan dira
-
2025-02-20
Comentario de X:
La consejera Barredo, satisfecha por el anuncio del Comisario Europeo Christophe HANSEN para impulsar dos paquetes de simplificación de la PAC, una iniciativa dedicada al vino, una estrategia de suelos agrarios y acciones en el terreno de la ganadería. -
2025-02-20
Comentario de X:
Amaia Barredo expresa su “satisfacción por el anuncio realizado por el Comisario Europeo Christophe HANSEN para impulsar dos paquetes de simplificación de la PAC para este año” - Irekia https://t.co/ZuP1nj22cx -
2025-02-20
Comentario de X:
Barredo sailburua pozik agertu da Christophe HANSEN Europako komisarioak NPBa sinplifikatzeko bi pakete bultzatzeko egindako iragarpenarekin, ardoari eskainitako ekimen bat, nekazaritza-lurzoruen estrategia bat eta abeltzaintzaren arloko ekintzak.








