Berriak Herrizaingoa

Lehendakariak Iñigo Cabacasen heriotzaren arrazoiak eta nondik norakoak guztiz argitzeko konpromisoa hartu du

2012.eko apirilak 10

Lehendakariak Iñigo Cabacasen heriotza sentitzen du eta gaztearen familiarekiko elkartasuna adierazi du. Herrizaingo sailburuak ziurtatu du Iñigo Cabacas Liceranzuren heriotzaren inguruko ikerketak “amaierara arte” eramango dituela

Rodolfo Aresek gaur goizean Erandioko Ertzaintzaren komisarian prentsaurreko batean ezagutzera eman du gertakari latz horrekin lotuta lortu den informazio guztia. Bertan ziurtatu du heriotza gertatu bezain laster ikerketak hasteko agindu zuela, eta egoera argitu bezain laster “erantzukizunak onartuko” direla adierazi du

Gertakizunen inguruan aditzera eman duen kronologiaren harira, Herrizaingo sailburuak azpimarratu du Ertzaintza María Díaz de Haro kalera joan zela pertsona batzuk beste batzuk jotzen ari zirela ohartarazteko dei bi jaso zituenean. Agenteak tokira iritsi zirenean “oso indarkeria-maila altuarekin” egin zuten topo.

Bestalde, Aresek adierazi du ostiralean Eusko Legebiltzarraren Erakunde, Herrizaingo eta Justizia Batzordean hitz egingo duela, gaur goizean “premiazko” agerraldia eskatu ondoren.

Iñigo Cabacas Liceranzu, 28 urteko gazte bat, atzo hil zen ostegunetik Basurtuko ospitalean egon ondoren.

Lehendakariaren mezua

Patxi López lehendakaria atsekabetuta agertu da Iñigo Cabacasen heriotzagatik, eta “doluminak eman dizkie” gaztearen familiari eta lagunei. “Nire eginkizuna da gure gizarte osoa astindu duen zorigaitz honen eragin zuzena jaso duten pertsonen min konponezinarekin bat egitea”.

“Deitoragarria da”, erantsi du lehendakariak, “kirolean lortutako arrakasta baten ospakizuna Iñigori bizitza kostatu dion gertakizun latzagatik ilunduta geratzea”. Horren harira esan du berak eta Jaurlaritzak bat egiten dutela Herrizaingo sailburuak Iñigo Cabacasen heriotzaren arrazoiak eta nondik norakoak guztiz argitzeko hartu duen konpromisoarekin, eta, horrez gain, etorkizunean horrelako gertaerak ekiditeko hartu beharreko neurriak hartuko direla esan du.

Iruzkin bat
  • @andonesol
    2012.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari se compromete a aclarar "hasta el ultimo extremo" las circunstancias de la muerte de Inigo Cabacas http://t.co/5ptnv8qT

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)