Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Harreman afektibo-sexualak eta ondoez psikologikoa dira adingabearen telefonoari egindako kontsulten arrazoi nagusia

2012.eko apirilak 05

  • Bikote-harremanen, sexu-erakarpenaren eta neurri antikontzeptiboei buruzko orientazioaren inguruko interesa erakusten dute adingabeek
  • Laguntza-telefonoak ia 2.000 kontsulta izan ditu abiarazi zenetik, hau da, egunean lau dei baino gehiago batez beste

Martxan jarri zenetik igaro den urte eta erdian, Eusko Jaurlaritzaren Haurrei eta Nerabeei Orientazioa, Aholkularitza eta Informazioa emateko Zerbitzuak 2.264 kontsulta jaso ditu guztira, hau da, egunean lau dei baino gehiago batez beste. Kopuru esanguratsua da zerbitzu hori artatzen duten psikologo eta gizarte-hezitzaileen ustez, adingabeek garrantzi handia ematen dieten arrazoiak direla-eta erabiltzen baita zerbitzua, eta sarritan beste informazio- eta aholkularitza-bide batzuk agortu dituztenean.

Aldi horretan, zerbitzua 116111-Zeuk Esan telefono-zenbakiaren bidez baliatzea izan da alde handiarekin biderik erabiliena, baina apurka-apurka gizarte-sareak indartzen ari dira 2010eko urrian Gemma Zabaletak zuzentzen duen Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak abiarazitako zerbitzu horrekin harremanetan jartzeko modalitate gisa.

Zerbitzuaren erabiltzaileen erdiak baino gehiago emakumezkoak dira, % 55,3, eta 12-18 urteko adina dute -% 85ek, gutxi gorabehera- Gehienek kezkak adierazten dituzte harreman afektibo-sexualei, ondoez psikologikoari eta berdinen arteko harremanei dagokienez, ordena horretan.

Deien arrazoi nagusiak harreman afektibo-sozialekin du zerikusia, eta kontsulten % 22,4 hartzen du. Atal horrek bikote-harremanekin, sexu-erakarpenarekin eta neurri antikontzeptiboei buruzko orientazioarekin loturiko kasuak biltzen ditu, besteak beste. Ondoez psikologikoak, eskaeren % 16,4 biltzen duen atalak, hainbat kasu biltzen ditu, hala nola ezegonkortasun emozionaleko adierazpenak, zalantzak, hainbat arlotako segurtasunik ezak (edertasuna, adimena edo jarduera fisikoetako trebetasuna), edo lagunen hausturak, bikote-hausturak edo pertsona maiteen banantzeek eragindako tristezia-egoerak. Berdinen arteko harremanen esparruan -hots, kasuen % 15,3arenean- hainbat egoera biltzen dira, hala nola koadrila-aldaketa, bakardade-sentimenduak gizarte-harremanik ez izateagatik edo traizio-sentimenduak lagunek abandonatu dituztela nabaritzeagatik, eta laguntasun-kasuak, egoera emozional txarra igarotzen ari den lagun bati lagundu ahal izateko moduari buruz orientazioa eskatzean.

 

Adingabeen eskaera eta esku-hartze nagusiak

 

2010eko urria - 2012ko apirila

%

Harreman Afektibo-Sexualak

431

22,4%

Ondoez psikologikoa

316

16,4%

Berdinen arteko harremanak

294

15,3%

Zeukesan Informazioa

173

9%

Familia-harremanak

168

8,7%

Bestelakoak

165

8,6%

Berdinen arteko indarkeria eta jazarpena

107

5,5%

Eskolatzea

92

4,8%

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Helduen kontsultak

Arrisku-egoeran, tratu txarreko egoeran edo euren eskubideen urraketako egoeran dauden adingabeei orientazioa emateaz gain, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren zerbitzua horrelako egoeren berri duten helduei ere zuzentzen zaie.

Ildo horretan, 2010eko urritik hona 560 kontsulta egin dizkiote orientazio-zerbitzuari, eta erdiak baino gehiago gurasoek egindakoak izan dira. Helduek egindako kontsultak berdinen arteko indarkeria- eta jazarpen-egoerei buruz (jazarpena eskola-ingurunean edo online, haurren aurkako tratu txarren arriskuaren (zabarkeriak) aurreikuspenari buruz eta familia-harremanei buruz (elkarrizketa eskasa seme edo alabarekin, konfiantza gutxi seme edo alabarekin, seme edo alabarekin arauak negoziatzeko moduan, seme edo alabarekin izaten diren eztabaidak).

 

Helduen eskaera eta esku-hartze nagusiak

 

Eskaera eta esku-hartzeak

2010eko urria - 2012ko apirila

%

Berdinen arteko indarkeriaren eta jazarpenaren aurreikuspena

114

% 18,3

Haurren aurkako tratu txarraren aurreikuspena

96

% 15,4

Familia-harremanak

84

% 13,5

Zeukesan Informazioa

74

% 11,9

Legeak

59

% 9,5

Ondoez psikologikoa

50

% 8

Beste baliabide batzuei buruzko informazioa

34

% 5,5

Eskolatzea

28

% 4,3

 

Gizarte-saretako kanpaina

Gaur egun, Orientazio Zerbitzuari egiten zaizkion kontsulten % 90,8 telefonoz egiten dira, azken hilabeteetan Interneten erabileran igoera txikia nabaritu bada ere, kontsulten guztizkoaren % 6 baitira. Modalitate horren erabilera sustatzeko, hain zuzen ere, joan den hilabetean jarri zen martxan Tuentin "YO CONOZCO A ALGUIEN QUE... / NEUK EZAGUTZEN DUT NORBAIT...". deituriko kanpaina. Zabaletaren ustez, "gizarte-sareak bitarteko egokia dira haurren eta nerabeen premiei erantzuteko, baita beren garapen pertsonala hobetzeko lagungarriak izango zaizkien baliabide eta erremintak haiei helarazteko ere".

Orientazio Zerbitzua baliatzeko bideak

 

 

2010eko urria - 2012ko apirila

%

Telefonoa

2055

% 90,8

Kontsulta buzoia

73

% 3,2

Gizarte Sareak.

136

% 6

GUZTIZKOA

2264

% 100

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Euren inguruneko lagunak bizitzen ari diren egoera problematikoak edo babesgabetasun-egoerak ezagutarazteko aukera dutela gogorarazten die kanpaina honek euskal nerabeei. Istorio horietako batzuk, guztiak ere egiazkoak baina, halaber, anonimoak, 116111 telefonoak artaturiko kontsulten adibide gisa erabiliko dira, apirilaren 16tik aurrera gizarte-sareetan eta zerbitzuaren www.euskadi.net/zeukesan webgunean zabalduko diren bideo batzuetan.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan