
Zarauzko Salberdingo 60 zuzkidura-bizitokietan izena emateko epea zabalik otsailaren 25era arte
- Interesdunek prozesu honetan izena eman ahal izango dute www.etxebide.euskadi.eus/expediente web-orrian, posta arrunt bidez edo Zarauzko Etxebizitza Bulegoan (Salegi kalea, 14).
- Zuzkidura-bizitoki horietako bat eskuratzeko, baldintza batzuk bete behar dira, hala nola 36 urtetik behera izatea, Etxebideren erregistroan alta emanda egotea edo 2023ko errenta-ekitaldiari dagokion zergaldian 3.000 eurotik 43.753,71 eurora bitarteko diru-sarrerak izatea, besteak beste.
Asteazken honetatik, otsailaren 12tik, eta otsailaren 25era arte, zabalik dago Zarauzko Salberdingo 60 zuzkidura-bizitokietako bat eskuratzeko izena emateko epea. Ekimen horren helburua 36 urtetik beherako gazteentzako bizitoki-soluzio eskuragarriak eskaintzea da.
Etxebizitza duin bat eskuratzen errazteko Eusko Jaurlaritzak duen etxebizitza-politikaren barruan sartzen dira bizitoki horiek —aurreikusita dago errentariei aurtengo bigarren hiruhilekoan ematea—.60 bizitokietatik 3k bi logela dituzte, eta gainerako 57ek logela bana; azken horietatik hiru mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak daude. Gainera, unitate bakoitzak kanpoko terraza bat, garajea eta trastelekua ditu.
60 zuzkidura-bizitokietako bat eskuratzeko betebeharrak
Zuzkidura-bizitoki hauetakoren bat eskuratzeko, interesdunek baldintza hauek bete behar dituzte:
Izena emateko moduak
Interesdunek honako modu hauek erabil ditzakete prozesu honetan izena emateko:
- Etxebizitza Lurralde Ordezkaritza
- Andia kalea 13, 6.a - 20004 Donostia
- (Administrazio-posta erabiltzea gomendatzen da, eskaera posta-bulegoan sartu zen eguna kontuan izan dadin).
Proiektu honek 6.882.894,28 euroko aurrekontua du eta Zarautzen gero eta handiagoa den alokairu-eskaerari erantzuten dio, etxebizitza eskuragarria eta kalitatezkoa eskuratu nahi duten gazteentzako aldi baterako bizitegi-soluzioa eskainiz.