
Emakundek emakumeen ondare historiko eta artistikoa babesteko eta azaleratzeko gida argitaratu du
- Emakumeen inplikazioa ikusezin bihurtu duten gertaera eta irudi historikoen adibideak ematen ditu dokumentuak
- Argitalpenak memoria historikoan genero-ikuspegia txertatzeko gakoak ematen ditu
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak eta Lexuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak "Memoria historikoa genero-ikuspegiarekin" gida aurkeztu dute gaur Bilbon, Isabel Mellén eta Virginia López de Maturana historialariekin batera. Gidaren helburua da emakumeak kontakizun historikoan txertatzea eta haien bizipenei eta esperientziei balioa ematea, utzi duten ondarea babesteko, azaleratzeko eta haien desagerpena saihesteko.
Emakundeko zuzendariaren ustez, argitalpen honek "guztiona izango den memoria bat eraikitzen lagundu behar du, barneratzailea, zorrotza, zientifikoa eta genero-estereotipoetatik urrun dagoen kontakizun historiko baten bidez". Gidaliburuan, kontaketa historikoa androzentrikoa izatea lagundu duten faktoreak aztertzen dira. Honetan, denbora luzez emakumeak ikusezin bihurtu dira, eta emakumeek egindako ekarpenen ikuspegi estereotipatua eman da. Zentzu horretan, ahaztuta geratu diren emakume askoren izenak eta istorioak berreskuratzeko beharra azpimarratu du Miren Elgarrestak, "aitorpen publikoa merezi dutelako eta belaunaldi berriek emakumeen erreferenteak behar dituztelako bizitzako esparru guztietan".
Gida landu duten bi historiagileek azpimarratu dutenez, kontakizun historiko hegemonikoa gizona subjektu bakar gisa eratu da nagusiki, eta, beraz, beste pertsona edo kolektibo batzuek egindako gainerako ekarpenak ez dira nabarmendu.
Horrela, deigarriak dira kontakizun historikoan maskulino generikoa erabiltzeari buruz, edo adierazpen artistiko batzuetan emakumeen egiletza ezkutatzeko erabili diren estrategiak. Hori guztia, gertaera historikoen eta artelanen adibide ugariren bidez azaltzen du gidak.
Lanak genero-estereotiporik gabeko kontakizun historikoa ikuspegi kritiko eta eraikitzailetik berreraikitzeko gakoak ere ematen ditu. Horretarako, ikertzaileek Amelia Barquín filologoaren ekarpenak ere jaso dituzte lan honetarako, eta memoria historikoan genero-ikuspegia txertatzeko ideien dekalogo bat sortu dute, azterlan, ikerketa eta dibulgazio historikoan inplikatutako erakunde, profesional eta gizarte-eragileentzako laguntza eta orientazio gisa.
-
2025-02-19
Quisiera señalar al respecto de esta publicación, que sus autoras y Emakunde parecen desconocer la teoría feminista y la base sobre la que se producen la invisibilización, el borrado de su legado y la opresión que sufren las mujeres en todo el mundo, y que es por haber nacido con sexo mujer, es decir, que la desigualdad se produce por razón de sexo y no de género.
Por ello, confunden en todo el texto y usan erróneamente el término género, cuando debieran decir sexo, que es una variable que está bien establecida por la ciencia y que así aparece definida en los libros de biología y en todas las leyes de igualdad entre mujeres y hombres, aprobadas.
La jerarquía se establece entre sexos, hombre y mujer, ya que el concepto de género, como bien se explica en todas las leyes de igualdad y en todos los convenios internacionales de protección a la mujer, no es una variable real, material e inmutable como lo es el sexo. A las mujeres y sus legados se les discrimina en todo el mundo por su sexo, por nacer y ser mujeres (hembras humanas).
Lo que hacen en estas publicaciones es contribuir a que ser mujer, nacer con sexo mujer no signifique nada en la lucha contra la desigualdad entre sexos, mujer y hombre, y que se pierda en el galimatías en el que se ha convertido el término género.
Ya que esta guía y a sus autoras se las paga con dinero de nuestros impuestos, pediría, por favor, que sean personas rigurosas e informadas en sus investigaciones y que dejen de confundir sexo con género, porque nunca han sido sinónimos. -
2025-02-14
Ondo dago lidergo femeninoaren erreferenteak indartzea, iraganean asko hitz egiten den eta zuzendaritza maskulinizatua duen mundu batean. Era berean, generoen aniztasuna kontuan hartuta, ez da ikusten leku batzuetan gaitzesgarritzat jotzen denik, eta ez da kontuan hartzen soilik biologia hutsa eta gogorra, inertziak edo beste pentsamolde batzuk dituzten gobernuek inposatutako gizarte-testuinguruetan, hala nola funtsik gabeko kritika hori errepikatzearen ondorioz sortutako bertutea izatea.
-
2025-02-14
Está bien fortalecer referentes liderazgo femenino un mundo donde se habla mucho en pasado y dirección masculinizada. También teniendo en cuenta la diversidad de géneros no se vea en lugares como algo reprochable mediando buen juicio no atendiendo sólo a la biología pura y dura en contextos sociales impuesta por inercia o gobiernos con otras mentalidades como que se hiciera de la crítica infundada virtud a base de repetirla.

