Berriak Herrizaingoa
Eu

Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistaren Euskal Behatokia eratu da

2012.eko apirilak 04

Joan zen martxoaren 26an, emakumeen aurkako indarkeria matxista hobeto ezagutzeko organo hau eratzeko batzarra egin zen

Joan zen martxoaren 26an, Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistaren Euskal Behatokia eratzeko batzarra egin zen. Abenduaren 13ko 264/2011 Dekretuan aurrez ikusita dago, eta Dekretu horretan bere funtzionamendu-araudia eta lan-plana onetsi ziren 2012rako. Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistaren Euskal Behatokiaren xedea da emakumeen aurkako indarkeria matxista hobeto ezagutzea, agertzeko dituen era guztietan, gure autonomia-erkidegoan.

Lehenengo lan-fasean, Behatokiko Osoko Bilkurak erabaki du hiru lantalde abian jartzea, ondoz ondo:

Lehenik eta behin, gure autonomia-erkidegoan informazio-sistemak hobetzeko lantaldea eratzea erabaki zen. Lantalde honen xedea da adierazle-sistema bat ezartzea, EAEn indarkeria matxistaren biktima izan diren eta erakundeen arreta hartzen duten emakumeen bolumena eta horren bilakaera kuantifikatzeko, helburu honekin: egoeraren ikuspegi globala eta iraunkorra izatea, eta, ondorioz, EAEko indarkeria matxistaren bilakaera aztertzea ahalbidetuko duen tresna bat edukitzea.

Halaber, bigarren talde batean aztertzeko, hauek identifikatu ziren: indarkeria matxistaren biktima diren emakume batzuek jasaten duten ahultasun bereziko egoera, hala nola, desgaitasuna duten edo arazo gehigarriak dituzten emakumeek jasaten dutena. Egoeraren diagnostiko egokia egiteko, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak konpromiso hauek hartu zituen arlo honetan, berehala ezartzeko: desgaitasuna duten emakumeen kasuan, talde horren berariazko beharrak ebaluatuko dituen azterlana abian jartzea, desgaitasun-mota guztiei helduta eta horrek indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen behar berezietan daukan eragina aztertuta; eta indarkeria matxistaren biktima diren eta arazo gehigarriak (substantzien kontsumoa, patologia mentala...) dituzten emakumeen kasuan, beste azterlan bat jarriko da martxan, bi xede hauekin: batetik, emakume horien zenbatespen geografikoa egitea, eta, bestetik, gaur egun gutxi edo partzialki beteta dauzkaten arreta-beharren ezaugarriak eta norainokoa zehaztea. Horrez gain, baliabide ezberdinekin batera aztertuko dira eskariei konponbide egokia ematen lagunduko duten proposamenak.

Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistaren Euskal Behatokian martxan jartzea erabaki zen hirugarren lantaldeak gizarte-arazo larri horrek emakume horien seme-alabengan daukan eragina aztertuko du, errealitate horri buruzko egungo datuak lortzeko eta euren ezaugarri eta eskaeretara egokitutako eta espezializatutako arreta psikiko eta hezitzailearen beharrak aztertzeko. Horrez gain, funtsezkotzat jo zen lantalde horretan seme-alaben zaintzaren gaia aztertzea, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen kezka nagusienetakoa baita hori. Horrez gain, arlo judizialean erabiltzen diren argumentazio sexistak ere aztertuko dira, hala nola, Guraso Alienazioaren Sindromea deritzona, bai eta horiek ebazpen judizialetan daukaten presentzia ere.

Osaerari dagokionez, honako hauek daudela gogoratu behar da: hiru Foru Aldundiak, Eudel, Justizia Auzitegi Nagusia, Fiskaltza, Arartekoaren erakundea, Emakunde, Eitb, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saila, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Justizia eta Herri Administrazio Saila, eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila, emakumeen lau elkarte, eta presidentzia daukan Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza.

4 iruzkin
  • @Kontxaki
    2012.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Constituido el Observatorio Vasco de la Violencia Machista contra las Mujeres. http://t.co/rUDRboN4

  • @lanbideejgv
    2012.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Constituido el Observatorio Vasco de la Violencia Machista contra las Mujeres. http://t.co/rUDRboN4

  • @sarobace
    2012.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    Constituido el Observatorio Vasco de la Violencia Machista contra las Mujeres http://t.co/qJeZ2hWV

  • @AdosConsulting
    2012.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Constituido el Observatorio Vasco de la Violencia Machista contra las Mujeres. http://t.co/rUDRboN4

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan