Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Zahartzearen erronka: aukera bat Euskadirentzat

2012.eko apirilak 03

Innobasque agenda aurkeztu da Zahartze Aktiboaren Europar Urterako

Zahartzea merkatu-aukerak sortzeko ahalmena duten bost arloetako bat da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2015 Planean jasotzen denez, zeinek bultzatzen baitu hazkuntza-eredu berri bat Euskadirentzat. Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldien arteko Elkartasunaren Europar Urte aitortu da 2012. Innobasque fokapen berritzaile batekin ari da lanean fenomeno honi buruz: zahartzea prozesu arrakastatsu bat da, aukerak sortzen ditu eta Euskadik horiek garatzeko ahalmena du.

Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentziak, gaur goizean Bilboko BBVAren egoitzan egin du “Zahartzearen erronka” jardunaldia Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldien arteko Elkartasunaren Europar Urtean kokaturik. Ekitaldian zehar, partaideek honako hau nabarmendu dute: Euskadi dela munduko gizarte zahartuenetako bat eta adin gehieneko biztanleria %25 izango dela 2025ean, 2010ean %19 baizik ez zelarik. Zahartzea jaiotzarekin hasten den prozesu bat da, eta arrakasta bat, zeren eta horrek jaiotzean gero eta haur gutxiago hiltzen dela esan nahi baitu, urte gehiago bizi izaten direla, eta osasun hobearekin. Fenomeno honek gizartearen eta ekonomiaren barruti guztiak erasaten dituenez gero zeharlerro bezala tratatu beharra dago eta berrikuntza-iturri bezala aurre eginez ere bai, Euskadik ordezkatzen dituen aukerak baliatu ahal izan ditzan.

Jardunaldiak honako hauek izan ditu partaide: José Manuel Salinero, Eusko Jaurlaritzako idazkari nagusia, Alfonso Gurpegi, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaien sailburuordea; Javier Retegui, Innobasqueko Zuzendaritzakidea eta Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuorde ohia; Javier Laucirika, IK4ren Ikerkuntza-zuzendaria; Javier González, Tecnaliaren Osasunerako Teknologien Unitateko zuzendari-albokoa; Miguel Leturia, Ingemako Plangintza eta Ereduen Arloko arduraduna; Juan Ramón Iñurria, Fagor Etxetresna Elektrikoen mPower proiektuko zuzendaria; Estibaliz León, Goizalde Atxutegi, Luis Maria Ullibarri eta José Maria Villate, proiektuburuak, Gizarte Berrikuntzako zuzendaria eta Innobasqueko zuzendari nagusia, hurrenez hurren.”

José Manuel Salinero, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako idazkari nagusiak zahartzearen zeharlerro-izaera nabarmendu du, 2015 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan onartu berrian jasoa, non esaten baita funtsezko arlo bat dela Euskadin dituen ongizate eta bizi-kalitateak bermatu eta haietan aurrera egiteko, izan ere ahalmena du euskal enpresek merkatu-aukerak sor ditzaten fenomeno horren inguruan, zientzian, teknologian eta berrikuntzan oinarritutako eredu berri baten bulkadaren bitartez.

Ildo beretik egin ditu adierazpenak José María Villatek, Innobasqueko zuzendari nagusiak “zahartzearen dimentsio-aniztasuna, zeinek barruti sozio-sanitarioa inpaktatzeaz gainera beste batzuetan ere eragina baitu hala nola bizitzan zeharreko ikaskuntzan, enpleguan, kulturan eta aisian, balioetan, hirigintzan, garraioan, elikaduran edo fiskalitatean”. Halaber, honako hau ere nabarmendu du: “zahartzearen eredu jasangarri berri bat landu behar da eta horretarako produktu, zerbitzu, antolabide-eredu, politika publiko eta lankidetza eta abarren berrikuntza ezinbestekoa da”.

Javier Retegui, Innobasqueko Zuzendaritzakideak jardunaldiaz baliatu da “Pertsonaren adinak” bere liburua aurkezteko. Bertan dio gaur egun Hirugarren Adina “misiorik gabeko” kolektibo bat dela, baina gero eta ugariago, heterogeneoago eta osasuntsuagoa izatean, benetako eraldaketa sozio-ekonomiko bat eragiteko gai dela.
Jardunaldian zehar Elderbask ere aukeztu da, IK4 eta Tecnaliaren baterako proposamena, zahartzean fokaturiko industria eta zerbitzu batzuen garapenerako.
Ildo horretatik aurkeztu da “Zahartzea eta arreta zerbitzu berriak etxerako” dokumentua, Matia Fundazioak eta Innobasquek landua, barruti desberdinetako 40 eragile eta profesional baino gehiagoko talde bati esker. Bertan agerian jartzen da adineko pertsonek beren etxeetan zahartzea nahiago dutela eta azpimarratu da badirela aurrerapen teknologikoak hori errealitate izatea ahalbidetzen dutenak, eta hala ere ez dela behar adina lan egin haien “usagarritasunean”, haiek merkatura aldatzen. Telemedikuntza, telezerbitzua, etxerako zerbitzuak edo etxebizitzak egokitzea aipatzen dira dagoeneko eskari erreala duten merkatu-aukera bezala.
Zerbitzuetako bat mPower proiektua da, Fagor Etxetresna Elektrikoak garatua eta Gosasun Innobasquek bultzaturiko bizi-ohitura osasungarriagoak sustatzeko mugimenduaren eskura ezarria. Juan Ramón Iñurria, proiektuaren arduradunak azaldu du zerbitzu honek elikadura, jarduera fisiko eta pertsonen emozioen kudeaketako ohiturak aldatzen lagundu nahi duela, diagnosiak lantzen, gomendioak egiten, ohituretako aldakuntzak planifikatu eta haien jarraipena egiten duen plataforma digital baten bitartez, bizimodu osasungarriago bat lortzeko asmoarekin. Hasieran, 55 eta 70 urte bitarteko pertsonei aplikatzen zaie, izan ere kolektibo hori preskriptoretzat hartzen baita haien familietan horrek dakarren ondorengo gehitzearekin.

Ondoren, Goizalde Atxutegik, Innobasqueko proiektu buruak, azaldu du Berrikuntzaren Euskal Agentziak aurten Europan zahartzearen inguruan egingo diren sei World Kafe europarretako bat antolatuko duela ekainean Bilbon. Partaidetza- dinamiketako bat da talde txikitan prestakuntza desberdinetako jendea biltzen duena ideia berritzaileak sortzea eragiteko, bestela sortuko ez liratekeenak. Parte hartuko duten hiriek (Londres, Praga, Kolonia, Turin, Estrasburgo eta Bilbo) sare bat eratzen dute elkarren artean, zeren pertsona talde bat baitago haietan guztietan parte hartuko duena sortuz joango diren ideiak garatzeko.

Azkenik, Estibaliz Leonek, Innobasqueko proiektu buruak, arreta erakarri du gertaera batera: First Lego League Euskadiko partaideek aurten aurre egin beharreko erronka, Innobasquek antolatzen duena, zahartzea da. Beraz, 9 eta 16 urte arteko eskola- ikasleen bokazio tekniko eta zientifikoak sustatzen dituen torneo horrek, galderak egingo dizkie fenomeno horri buruz, eta zahartzearen erronkari erantzun berritzaileak plantearaziko dizkie.

Jardunaldi hau “Innobasqueren Astearteetan” kokaturik dago eta ekimen horren bitartez Innobasquek hilero dei egiten die berrikuntzaren protagonistei, foro dibulgatzaile eta ireki batera, euskal berrikuntza pertsonen, antolaeren eta komunikabideen begiradapean kokatzeko.

5 iruzkin
  • @ADEGI
    2012.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @EmpreSEA: “@Irekia_News: El desafío del envejecimiento: una oportunidad para Euskadi. http://t.co/f2xTWoTC” @Innobasque

  • @EmpreSEA
    2012.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia_News: El desafío del envejecimiento: una oportunidad para Euskadi. http://t.co/f2xTWoTC” @Innobasque

  • @lanbideejgv
    2012.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El desafío del envejecimiento: una oportunidad para Euskadi. http://t.co/gBKmmvn7

  • @Lanabesa
    2012.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Zahartzearen erronka: aukera bat Euskadirentzat. http://t.co/2TYVWUDb

  • @ibartolome
    2012.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia_News: El desafío del envejecimiento: una oportunidad para Euskadi. http://t.co/FBc7ouJE” Gran nivel de ponencias!!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Manu Salinero