
Nerea Melgosari elkarrizketa Radio Euskadin
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak elkarrizketa bat eskaini dio gaur goizean Radio Euskadiri. Bertan, joan den astean Kanariar uharteetan dauden babesik gabeko adingabeen banaketarako lortutako aurreakordioa bezalako gai garrantzitsuak jorratu dira.
Elkarrizketan, Melgosa sailburuak adierazi duenez, "ez dezagun zenbakiez hitz egin, eta hitz egin dezagun pertsonez, sentimenduez, bizi-proiektuez eta aukerez, itsasoa zeharkatu duten ume eta gazteak dira eta horietako asko lehorrera iristea lortu ez dutela ezin da ahaztu".
Adingabeek sare sozialak eta Internet nola erabiltzen dituzten ere aztertu du Melgosak, gizonezko gazteenak eduki jakin bat kontsumitzera eramaten dituzten algoritmoak seinalatuz.
-
2025-02-11
Comentario de X:
@Boulevardeitb @EiderHurtado 📢 Utz ditzagun zenbakiak eta hitz egin dezagun pertsonez, sentimenduez eta bizitza-proiektuez eta aukerez, itsaso bat zeharkatu duten eta horietako asko lehorrera iristea lortu ez dutelako hil diren neska-mutilez.Elkarrizketa osoa: https://t.co/uPbpmTIM4u