Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Justizia Administrazio gaietan eskumena duten autonomia erkidegoak koordinatzeko batzordearen konklusioak

2010.eko urtarrilak 29

Justizia Administrazio gaietan eskumena duten autonomia erkidegoetako sailburuak koordinazio batzorde batean bildu dira Irunean gaur eta atzo eta bilera horretan hainbat akordio lortu dira.  Justizia eta Herri Administrazio sailburu Idoia Mendiak gaur Eusko Jaurlaritzaren izenean jardun du bilera horretan eta bertan berriro adierazi da bulego judizial berriaren ezarpenaren prozesuan arrakasta lortzeko sakon eta tinko aurrerapausoak eman behar direla Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen gaietan kudeatzeko eta gauzatzeko eskumenak benetan eskualdatu daitezen.  Alabaina, funtzionarioen kidego desberdinen izaera nazionalari ez zaio uko egiten.

Lorturiko akordioen artean konpromisoa dago bulego judizial berriaren diseinua gai izan dadin, nolabait, honako hauek lortzeko:funtzionaltasuna, malgutasuna ordutegiei dagokienez, mugikortasun funtzionala eta, oro har lurralde bakoitzeko gainontzeko funtzionarioen baldintzekin berdindu eta parekatzera zuzenduta dauden lan-baldintzak.  Halaber, sailburuek adierazi dute bere konpromiso tinkoa auzitan jarduteko nahiko baliabide ez duen edozein herritarri doaneko laguntza juridikoa emateko eta, eskubide hori benetan betetzeko azken urteotan aurrekontuan egin den eginahal handia jakitera eman dute.

 

Iruzkin bat
  • @Irekia_News
    2010.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Conclusiones de la comisión de coordinación de las CC.AA. con competencias en materia de administración de Justicia. http://bit.ly/97vjU2

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Reunión de consejeros de Justicia en Pamplona