Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 1 milioi bideratu ditu dirulaguntzetan Eskolako Agenda 21 programa garatzeko (2012-04-03(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko apirilak 03

Agindua, 2012ko apirilaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Eskolako Agenda 21 Programak garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei eman beharreko diru-laguntzak arautzen dituena.

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du guztira 1.000.000 euro bideratzea dirulaguntzatan hezkuntza-programa hau garatzeko: unibertsitatez kanpoko ikastetxeen iraunkortasun eta kalitaterako programa, Eskolako Agenda 21.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak parte hartuko dute programa horren bultzadan, eta 2012. urtean 800.000 euro bideratuko dituzte horretarako, eta 200.000 euro, hurrengo urtean.

Ingurumenari buruzko hezkuntzako programa horren xedea da ingurumen-arazoen ebazpenean parte hartzeko ezagutzak, gaitasunak, jarrerak, motibazioa eta konpromisoak garatzea.

Hona programaren ezaugarri nagusiak:
Bi eremu hartzen ditu: eskolakoa eta udalekoa edo eskualdekoa.
Hezkuntza-komunitatean parte hartzea, ardatz eta oinarri moduan, eta ikasleen protagonismoa.
Kudeaketa arduratsua eta iraunkorra sustatzea.
Curriculumaren berrikuntza bultzatzea.

2003-2004 ikasturtean abian jarri zen programa honetan, guztira, 125 udalerritako 472 ikastetxek parte hartzen dute, eta partaideak, guztira, 210.092 ikasle eta 18.939 irakasle dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan