Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

2012ko Lehiatu Programan, 7,8 milioi baino gehiago bideratu dira nekazaritzako eta elikagaigintzako euskal herriko produktuak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzetara (2012-04-03(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko apirilak 03

Erabakia, 5.000.000 euro baino gehiago gastatzeko baimena emateari buruzkoa. Helburua: nekazaritzako produktuak eta elikagaiak eraldatzeko, merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak 2012ko ekitaldirako deitu zituen Aginduan araututako laguntza ekonomikoak finantzatzea, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren babesean (Lehiatu programa).

2012ko Lehiatu Programan nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzen deialdira 7.873.650 euro bideratzea onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bileran.

Horrela, Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio laguntza horien deialdia egiteko Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak eman duen Aginduari. 5.523.600 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira, eta 2.350.050 euro LGENF Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez.

Diru-laguntza programa horren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eta basogintzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntza emango da, eta elikagaigintza, arrantza eta basogintzako produktuak kanpoan sustatzeko ere bai.

Euskal Autonomia Erkidegoak finantzatuko dituen 5.523.600 euroetatik 3.623.600 euro aurtengo ordainketa-kredituetakoak dira, 1.400.000 euro 2013rako konpromiso-kredituak dira, eta 500.000 euro 2014ko ekitaldirako dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan