qrcode

Arabako Errioxako 2024ko lehenengo ardoak eskaini dira Lapuebla de Labarca´ko Uztaberri Egunean; iaz 28 milioi litro esportatu zituen, % 9,1 gehiago

2025-02-08
  • Pradales lehendakariarekin batera, Amaia Barredo, Ramiro González, Noemi Agirre, Irma Basterra eta Maite Córdoba jardunaldiko gune nagusietatik igaro dira
  • Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak nabarmendu du sektorearen eta erakundeen baterako lana nazioarteko merkatuetan lehiakortasuna bermatzeko
  • Lapuebla de Labarcako upategiek ateak ireki dituzte Arabako Errioxako ardoen aukera zabala erakusteko
  • Arabako ardoak Euskadiko ardo-esportazioen motorra izan ziren 2024an, eta 28 milioi litro esportatu zituzten, 173,1 milioi euroko balioarekin
  • "Gure lehen sektorean etorkizuna eraikitzen degu, Arabako Errioxako hazkundean eta ongizatean inbertituz, eta horri esker, nazioarteko merkatuaren ezegonkortasunetara eta merkataritza- eta kontsumo-aldaketetara egokituko gera"

 Lapuebla de Labarca, 2025/02/08

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua Araban, Lapuebla de Labarcan, egin den Uztaberri Egunaren hemeretzigarren edizioan izan da gaur goizean. Jardunaldi tradizionalean, herrian dauden hogei upategiek ateak ireki dituzte azken uztarekin egindako Arabako Errioxako ardoen aukera zabala erakusteko.

Barredok adierazi duenez, “Ardo Merkatuaren Espainiako Behatokiaren datuen arabera, 2024an -urria arte- Arabako ardoak Euskadiko ardo-esportazioen motorra izan ziren, bolumenaren % 69rekin eta fakturazio osoaren % 90ekin. Horrek esan nahi du % 9,1 litro gehiago esportatu zirela, % 4,5 gehiago fakturatuta ".

“Gaur ilusio handiko eguna da Arabako Errioxarentzat, azken urteko uztarekin egindako ardoen zaporea zein den jakingo baitugu eta, beste behin ere, bere kalitate bikaina egiaztatuko baitugu. Lehen sektorearen arlo honetan berehalako etorkizuna eraikitzen eta prestatzen ari gara merkatuek bizi dituzten merkataritza-aldaketa guztien barruan. Beharrezkoa da Arabako Errioxak ongizatean hazten jarraitzea gure herriaren garapenaren barruan”, adierazi du Amaia Barredok. 

“Arabako Errioxako ardoen bikaintasunaz eta tradizioaz jabetuta, Eusko Jaurlaritzak upategiekin, mahastizainekin eta sektoreko eragileekin batera lan egiten du ardo horien proiekzioa indartzeko eta Euskadirentzat estrategikoa den sektore honen lehiakortasuna eta etorkizuna bermatzeko, Arabako Errioxako ardoek Estatuko eta Nazioarteko merkatu onenetan merezi duten lekua izango dutela ziurtatuz”, erantsi du sailburuak.

Imanol Pradalesekin batera, Amaia Barredo sailburua, Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Noemi Agirre Arabako Nekazaritzako diputatua eta Maite Córdoba Lapuebla de Labarcako alkatea jardunaldiko gune nagusietatik igaro dira.

Pregoia irakurri eta topa herrikoia egin ondoren, jaia hainbat jarduerarekin hasi da, landa-eremuak eta mahastizaintzak eta ardogintzak eskualdean duten garrantzia agerian jartzeko. Herriko zortzi upategitan artisau-produktuak eskaini dituzte, besteak beste, erroskilak, olibak, ardoa eta mahats-muztioarekin egindako “arrope” goxoa.

Bisitari askok parte hartu dute HAZI Fundazioak “Zentzumenez gozatu ardoarekin” izenburupean antolatu duen eta Mikel Garaizabal enologoak komentatu duen dastaketan. Gainera, Uztaberri Egunean parte hartu duten upategiek euren ardoak eskaini dizkiete bisitariei El Plano enparantzan.

Arabako ardoen esportazioak

 Ardo Merkatuaren Espainiako Behatokiaren datuen arabera, 2024an Arabako ardoak Euskadiko ardo-esportazioen motorra izan ziren, bolumenaren % 69rekin eta fakturazio osoaren % 90ekin, eta horrek esan nahi du 28 milioi litro (+% 9,1) esportatu zirela, 173,1 milioi euroko balioarekin (+% 4,5).

“Egoera globala zaila izan arren, eta hainbat merkataritza-faktorek, hala nola inflazioak, garraioaren eta horniduren krisiak eta kontsumitzaileen erosteko ahalmena murriztu izanak produktu asko garestitu izanaren ondorioz, ardoaren nazioarteko merkataritza geldiaraztea eragin duten arren, Euskadik % 12,9 ardo gehiago esportatu zuen 2024ko lehenengo hamar hilabeteetan, 40,7 milioi litrora iritsi arte, 2023ko aldi berarekin alderatuta. Fakturazioa % 5 handitu zen, 191,7 milioi eurora arte”, adierazi du Amaia Barredok.

JDB duen ardoak, Euskadiko esportazioen eragilea denak balioaren % 84 eta bolumen osoaren % 61,5 izanik, % 5,3 egin zuen gora balioan eta % 13,1 bolumenean. Ardo beltzak eta gorriak baino gehiago egin zuen gora ardo zuriak, azken urteetako mundu mailako joerari jarraituz. Nolanahi ere, ardo beltzak eta gorriak dira argi eta garbi nagusi JDB duten ardoen Euskadiko salmentetan, eta 2024an esportazioek gora egin zuten.

 

 

 

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-02-08

    Comentario de X:
    🍷 Los vinos alaveses fueron el motor de las exportaciones vascas de vino en 2024, vendiendo un 9,1% más que el año anterior. El futuro pasa por seguir trabajando junto a las bodegas para fortalecer la proyección exterior de los vinos de #RiojaAlavesa.

    🔗 https://t.co/RqAwUtQoH9 https://t.co/ELc32M9DrB

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-02-08

    Comentario de X:
    🍷 Arabako ardoak izan ziren euskal ardoen esportazioen eragile 2024an, aurreko urtean baino % 9,1 gehiago salduz. Etorkizunean, upeltegiekin batera lan egiten jarraitu behar da, #ArabakoErrioxa-ko ardoen kanpoko proiekzioa sendotzeko.

    #UztaberriEguna

    🔗https://t.co/WOLISOjoZF https://t.co/mK83AsWwtY

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-02-08

    Comentario de X:
    🍷 Hoy se está celebrando el #UztaberriEguna en Lapuebla de Labarca. Una jornada festiva en la que las bodegas del municipio abren sus puertas a visitantes para ofrecer y descubrir los nuevos vinos de #RiojaAlavesa elaborados con la última cosecha.

    🔗 https://t.co/RqAwUtQoH9 https://t.co/hBv6W1TSyI

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-02-08

    Comentario de X:
    🍷 Gaur #UztaberriEguna ospatzen ari da Lapuebla Labarkan. Jai-egun honetan, udalerriko upategiek ateak irekitzen dizkiete bisitariei, azken uztarekin ekoiztutako #ArabakoErrioxa-ko ardo berriak eskaintzeko eta ezagutarazteko.

    🔗 https://t.co/WOLISOjoZF https://t.co/jKO1la4dQT

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maite Cordoba, Noemi Agirre, Ramiro González, Irma Basterra, Txema Elvira, Ana del Val