Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Salbuespenei buruzko dekretua “urrats erraldoi bat“ da euskararen normalizazioan (2012-04-03(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko apirilak 03

Dekretua, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzekoa eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuestekoa.

Gobernu Kontseiluak Euskaratik salbuesteari buruzko dekretua onartu du gaur. Urrats honi esker apirilaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko da eta hurrengo egunean indarrean sartuko da. Une horretatik aurrera ikasketak euskaraz egin dituzten pertsona guztiek izango dute azterketa ofizial mota guztietan hizkuntzen titulazioen ziurtagiriak egiaztatzetik salbuesteko aukera. "Euskara gizartean normalizatzeko prozesuan urrats erraldoia " dela baloratu dute Hezkuntza eta Kultura sailek.

"Euskaraz ematen den irakaskuntza kalitateko irakaskuntza bat dela, beti bezala hobe daitekeena, baina ez beste hizkuntza batean ematen dena baino maila txikiagokoa " esan zuen Isabel Celaák, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, dekretuaren aurkezpenean. Haren iritziz, eta arrazoi horrengatik, gaur egun egiten den salbuespena, hots, ikasketak euskaraz egin dituzten pertsonei administrazio publikoetan eta beste instituzio batzuetan lan egiteko hizkuntza hori ezagutzen dutela egiaztatzeko ziurtagiria eskatzea, ez dago justifikatuta. "Herrialde normal baten gisa funtzionatzen hasi gara, herritarrei haien hizkuntza ofizialean inolako hizkuntz ziurtagiririk exijitu gabe ", adierazi zuen Hezkuntza sailburuak.

"Logika aplikatzea da. Euskaraz ikasi duzu; beraz, euskaraz dakizu eta ez duzu egiaztatu behar. Berdin-berdin gertatzen da gaztelaniarekin: gaztelaniaz ikasi baduzu, ez duzu ezagutzen duzula egiaztatu behar ", berretsi zuen Blanca Urgell-ek, Kultura sailburuak. Gainera, gobernuaren barruan egin den koordinazio-lan handia baloratu zuen ere. "Inplikatutako sail guztien lanaren emaitza da, Hezkuntza eta Kultura batez ere, baina baita Barne, Osasun eta Justizia Sailak ere. Halaber, euskararen alde lan egiteko konbikzio irmoa du Jaurlaritza honek, normaltasunetik eta herritarrentzat, lubaki eta banderetatik urrun eta pertsonengandik hurbil ", zehaztu zuen.

Heldutasun maila honetara iristeko, dekretuak prozesu "luze eta neketsu " bat ezagutu du eta prozesu horrek zenbait euskal hezkuntza-eragileren parte-hartzea eta laguntza eskatu ditu. Hiru unibertsitateek (EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea) parte hartu eta beren ekarpenak egin dituzte eta Euskadiko Eskola Kontseiluak aldeko txosten bat aurkeztu du. Gainera, Hezkuntza eta Kultura sailburuak bi aldiz agertu dira Eusko Legebiltzarrean dekretua aurkezteko, eta ez zen funtsezko eragozpenik jarri zuen talderik izan. Oraintxe bertan gai horren inguruan "izan daitekeen adostasun zabalena " dago.

Gaur egun 37.000 pertsona ikasten ari dira euskara HABEko euskaltegietan. Haien artean, laurden bat baino gehiago 16-25 urteko gazteak dira. Gazte horiek salbuespenei buruzko dekretuaren onuradunak izan daitezke, azterketetara aurkeztu behar ez izateak ekarriko dien diru eta denbora aurreztearekin. Gainera, dekretuak eragiten dion orok euskarazko ikasketak Hizkuntza Eskola Ofizialetan jarraitu ahal izango ditu, haren ikasketek ematen dioten salbuespen mailatik abiatuz. Azkenik, eta hau ere garrantzi handikoa da, dekretu honen onuradunak diren pertsonak azterketa ofizialetan hizkuntz eskakizunak aurkeztetik salbuetsita geratuko dira, administrazio publikora sartzeko oposizio-prozesuetan eta itunpeko irakaskuntzan klaseak emateko, besteak beste.

Ikasleek izango duten salbuespen maila haien ikasketa mailaren araberakoa izango da. Horiek horrela, Bigarren Hezkuntza Graduatuaren edo erdi mailako Lanbide Heziketako titulu bat duten pertsonek ez dituzte Erreferentziako Esparru Europar Bateratuko B1 mailaren titulazio baliokideak egiaztatu beharko, betiere curriculumaren % 50 baino gehiago euskaraz egin badute eta Euskara eta Literatura irakasgaia gainditu badute. Batxilergo edo goi mailako Lanbide Heziketako tituluek B2 aurkeztetik salbuesten dute eta unibertsitate-ikasketekin C1 eta C2-raino iritsi daiteke. (Salbuespen maila adierazten duten bi eranskin gaineratzen dira).

Dekretuak izan duen "adostasun erraldoia" eskuratzeko zuhurtasunaren bidea hartu da. Zentsu honetan, Kultura sailburuak Espainiako beste erkidego elebidunek C1 mailaren (EGAren baliokidea) salbuestea batxilergoa amaitzean ematen dutela (Adibidez Katalunian katalanez egindako ikasketekin edo Galizian galegoz egindakoekin) argitu zuen. Euskararekin, salbueste hau unibertsitate mailara arte ez da emango.

Hezkuntza sailburuak azaldu zuenez, dekretu honek biztanleriaren artean ikusmin handia sortu du, izan ere Jaurlaritzak informazio eskaera "ugari" jaso ditu dekretu honi buruz galdezka bere lehen iragarpena eman zenetik. Dekretuak atzeraeraginezko ondorioa izango du 2008ko apirilaren 16a baino geroago lortutako titulu guztietarako, data horretan gertatu baitzen Eusko Jaurlaritzak eskainitako euskarazko tituluen eta Esparru Bateratu Europarraren arteko homologazioa.

I. eranskina (titulazio berriak, Bologna ondorengo plana)

Euskaraz egindako ikasketak Baldintza gehigarria Euskarazko hizkuntz prestakuntzako kreditu espezifikoak Ondorengo mailen baliokideak egiaztatzetik salbuestea
48 ECTS Gradu bukaerako lana edo master ofizialaren bukaerako lana euskaraz 12 ECTS C 1
84 ECTS 12 ECTS C 1
114 ECTS 6 ECTS C 1
144 ECTS C 1
Doktorearen titulua (euskaraz idatzi eta defenditutako tesia) C 2
Euskal Ikasketetan edo Euskal Filologian Gradua C 2
Itzulpen eta Interpretazioko Gradua, A hizkuntza euskara bada. C 2

1. OHARRA: eskatutako ECTS kredituak Graduko titulazio bakarretik edo Graduko titulazio bakarreko eta Master Ofizialeko titulazio bakarreko kredituak batzearen ondorioz lortu ahal izango dira.

2. OHARRA: Gradu bukaerako lana edo Master bukaerako lana euskaraz egitea baldintza gehigarria ez den kasuetan, horren kredituek balio bikoitza izango dute, lehen zutabeko ECTS kreditu guztiak lortzeko zenbatzeko orduan.


II. eranskina (titulazio zaharrak, Bologna aurreko plana)

Euskaraz egindako ikasketak Baldintza gehigarria Euskarazko hizkuntz prestakuntzako kreditu espezifikoak Ondorengo mailen baliokideak egiaztatzetik salbuestea
52 kreditu Karrera bukaerako proiektua edo master ofizialaren bukaerako lana euskaraz egitea 12 ECTS C 1
84 kreditu 12 ECTS C 1
114 kreditu 6 ECTS C 1
144 kreditu C 1
Doktorearen titulua (euskaraz idatzi eta defenditutako tesia) C 2
Euskal Filologiako lizentziatura C 2
Itzulpen eta Interpretazioko lizentziatura, A hizkuntza euskara bada. C 2

1. OHARRA: eskatutako kredituak irakasgai ardatzetatik, derrigorrezko eta aukerakoetatik, lortu ahal izango dira, eta aukera libreko kredituak ezin izango dira kontabilizatu.

2. OHARRA: eskatutako kredituak 1.2. artikuluan agertutako titulazioetako bakar batetik lortu ahal izango dira, edo kreditu horiek eta Master Ofizialeko titulazio bakar bati dagozkionak batzearen ondorioz.

3. OHARRA: karrera bukaerako proiektua edo master ofizialaren bukaerako lana euskaraz egitea baldintza gehigarria ez den kasuetan, horren kredituek balio bikoitza izango dute, lehen zutabeko kreditu guztiak lortzeko zenbatzeko orduan.

5 iruzkin
  • @osvalbuena
    2012.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    Salbuespenei buruzko dekretua urrats erraldoi bat da euskararen normalizazioan (2012-04-03(e)ko Kointseiluan erabakia) http://t.co/4O5cre8Q

  • @txargain
    2012.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @jozulin: Bai, baina amildegirantz. RT: @robergutierrez: "Urrats erraldoiak" euskararen normalizazioan... O_o http://t.co/CW7R8aso

  • @urtzai
    2012.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @jozulin: Bai, baina amildegirantz. RT: @robergutierrez: "Urrats erraldoiak" euskararen normalizazioan... O_o http://t.co/CW7R8aso

  • @jozulin
    2012.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    Bai, baina amildegirantz. RT: @robergutierrez: "Urrats erraldoiak" euskararen normalizazioan... O_o http://t.co/CW7R8aso

  • @robergutierrez
    2012.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    "Urrats erraldoiak" euskararen normalizazioan... O_o http://t.co/2zV4svg7

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan