Berriak Osasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Osasun Ministerioari eskatu dio medikuen falta konpontzeko ezinbestekoak diren honen eskumeneko neurriak har ditzala

2025-02-07
  • Alberto Martinezek gutun bat bidali zion atzo Monica Garciari, bilera bat lehenbailehen egiteko eskatuz eta hainbat jarduera proposatuz

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Alberto Martinezek bilera egiteko eskatu dio Osasuneko ministro Monica Garciari, atzerapenik gabe, Ministerioaren eskumenekoak diren neurriak hartzeari ekiteko, osasun-sistema publikoan medikuen defizitaren arazoa konpontzeko ezinbestekoak.

Sailburuak berak eman du horren berri gaur goizean. Pazienteen Erakundeen Plataformak antolatutako jardunaldi batean komunikabideei egindako adierazpenen arabera, sailburuak berak atzo bertan gutun bat bidali zion ministroari. Bertan, Euskadik behin eta berriz eskatu arren, azkar jarduteko erreklamatzen zion, herritarren asistentzia-ekitateari eragiten dion arazo batek duen garrantziaren pare. "Badakigu pazienteen eta, oro har, herritarren gaur egungo kezketako bat medikuen defizita dela, espezialitate jakin batzuetan, edo familia-medikuen defizita, herri batzuetan. Errealitate horrek kezkatzen gaitu, eta horrek premiaz eta irmotasunez jardutea eskatzen du”, adierazi du.

Era berean, Euskadiko Osasuneko sailburuak epe laburrean bere ustez lehentasuna izan beharko luketen hainbat jarduketa proposatu ditu gutunean. Horien artean, eta profesionalen irteera murrizteko helburuarekin, nabarmentzekoa da borondatezko erretiroa 72 urtera arte atzeratzeko neurria Lehen Mailako Arretan, medikuntza pribatuan gertatzen den bezala.

Aldi berean, profesionalen kopurua handitze aldera, honako neurri hauek proposatzen ditu: prestakuntza espezializatuko plazak gehitzea, atzerriko tituluak homologatzea, Lehen Mailako Arretan 4. urteko egoiliarren plazetan sarrera erraztea, eta Larrialdiak eta Emergentziak espezialitateko epeak laburtzea, Larrialdietara igarotzen diren Familia-medikuen galera mugatzeko.

Osasuneko sailburuak adierazi du "prest dagoela Ministerioarekin hitz egiteko", eta une oro lankidetzarako jarrera erakutsi du Euskaditik egiten diren proposamen horiekin akordioak lortzeko, eta horrela, "gure osasun-sistema publikoa indartzeko".

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2025-02-09

    Eskurik ezean, baliabide teknologikoak optimizatzeak gutxiago okupatzen ditu dauden eskuak, eta, horretarako, oraindik ere lana dago herritartasuna digitalizatzen eta datuen segurtasun-neurriei dagokienez, ez utzi auskalo non erabil daitezkeen, kasurik txarrenean, inoren lagunak izateagatik edo ez izateagatik.

  • Argazkia Xaver
    2025-02-09

    A falta de manos, optimizar los recursos tecnológicos ocupen menos las manos que hay para lo cual todavía queda trabajo en digitalizar ciudadanía y en medidas seguridad datos no acaben en quién sabe dónde se puedan usar en el peor de los casos con fines delictivos por amistades de los ajeno a cara descubierta o no.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak