Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskal Kazetarien Elkargo bat sortzearen alde (2012-04-03(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko apirilak 03

Erabakia, Jaurlaritzaren irizpena adieraztekoa, Euskal Sozialistak, Talde Popularra, Mistoa-Ezker Anitza-IU eta Mistoa-Unión, Progreso y Democracia legebiltzar-taldeek Kazetarien Euskal Elkargoa sortzeko aurkeztutako lege-proposamena aintzat hartzeari buruz.

Jaurlaritzaren Kontseiluak erabaki du Euskal Kazetarien Elkargoa sortzeko Euskal Sozialistak, Euskal Talde Popularra, Mistoa-Ezker Anitza-IU, Mistoa-UPyD Legebiltzarreko Taldeak egin duten Lege Proposamenari aldeko irizpidea ematea, lege proposamen horretan esaten baita atxikitzea borondatezkoa dela eta hori bat datorrela Europako Parlamentuak eta Kontseiluak barne merkatuko zerbitzuez emandako zuzentarauaren transposizioari buruz Espainiako eta Autonomia Erkidegoko araudian aurreikusitakoarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan