Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritza, Terrorismoren Biktimei Aitorpena eta Ordaina egiteko Legea aldatzeko PP-ek egindako proposamenaren aurka (2012-04-03(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko apirilak 03

Erabakia, Jaurlaritzaren irizpena adieraztekoa, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena Egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legea aldatzeaz Legebiltzar-talde Popularrak aurkeztutako lege-proposamena aintzat hartzeari buruz.

Euskal Talde Popularrak ekainaren 19ko 4/2008 Legea, "Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Ordaina egitekoa", aldatzeari buruz egindako lege proposamena aintzat ez hartzeko irizpidea jakinaraztea erabaki du gaur Jaurlaritzaren Kontseiluak.

Honako arrazoi hauek eragin dute irizpide hori:

1.- Kalte pertsonalak izan direnean terrorismoaren biktimei diru-zenbatekoa ematearen erroa urriaren 8ko 32/1999 Legean, terrorismoaren biktimekiko elkartasunari buruzkoan, ezarritako argudio juridiko batean datza. Argudio horren arabera, Estatuak bere gain hartzen zuen zigortutako terroristaren zorra biktimari erantzukizun zibila ordaintzea, alegia, biktimak kalte-ordaina eskuratzea bermatzeko eta hiltzailearen kaudimen-gabezia saihesteko.

2.- Zenbait autonomia erkidegotan gehigarriak emateak ez du beste justifikaziorik erkidego bakoitzaren elkartasunerako dei generikoa izatea baino. Zenbait diru-zenbateko bertan bizi direnei soilik eman zaizkie eta terrorismoaren biktimen artean justifikaziorik gabeko diskriminazioak ezarri dira, administrazio egoitzaren edota oso ekitate zalantzazkoa duten beste hainbat irizpideren arabera.

3.- Ez da egia neurria erabat zabalduta dagoela Espainian, izan ere, Andaluzia, Valentzia, Aragoi, Nafarroa eta Murtziako autonomia erkidegoek soilik ezarri dute.

4.- Duela hilabete gutxi Espainia osoan aplikatzeko legeria berri bat onartu da eta Estatuak ahalegin handia egin du ekonomia krisi latzean, goraka eta atzerako eraginarekin berrikusteko terrorismoaren biktimei kalte pertsonalengatik emandako diru-kopuruak.

5.- Euskal Autonomia Erkidegoan burututako jarduerak lehentasunez baloratzeko irizpidea behar beste jasota dago Herrizaingo sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Aginduan, terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautzen dituen aginduan, hain zuzen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan