Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

2.588 pertsona gehiago langabezian martxoan, Euskadin

2012.eko apirilak 03

Urte arteko bilakaerarik onena duen bigarren erkidegoa da Euskal Autonomia Erkidegoa, Kataluniaren atzetik

Martxoan Euskadin 2.588 pertsona gehiago daude langabezian; beraz, langabeziak % 1,62 egin du gora aurreko hilabetearekin alderatuta, eta, guztira, 161.918 dira enplegu-eskatzaileak. Espainia osoan, 38.769 pertsona gehiago daude langabezian, eta guztira 4.750.867 pertsona dira.

Lurraldearen arabera, Araban 438 pertsona gehiago daude langabezian (% 1,76), Gipuzkoan, aldiz, 822 pertsona gehiago (% 1,84) eta Bizkaian 1.328 pertsona gehiago (% 1,48).

Urte arteko datuei dagokienez, langabeziak % 6,84 egin du gora EAEn eta ehuneko hori Estatu osokoa (% 9,63) baino askoz ere txikiagoa da. Langabeziaren hazkunde txikiena duen bigarren erkidegoa da Euskal Autonomia Erkidegoa, Kataluniaren atzetik (% 4,41).

Plangintza eta Enpleguko sailburuorde Javier Ruiz jaunak datuak aztertu ditu eta esan duenez, “langabe bakoitzaren egoera pertsonalari garrantzi handia ematen diogun arren, Euskadi azken urtean langabeziaren hazkunde txikiena izan duen bigarren erkidegoa dela nabarmendu behar dugu”. Ruizen hitzetan, “emaitza horiei esker egoera hobean gaude eta, besteak beste, egoera latz honi aurre egiteko Euskadiko sindikatuekin eta patronalarekin adostasunak eta konpromisoa lortzeko egiten ari garen lan handiaren ondorio da”.

“Lanbidek eta Lanbideko langileek egin duten esfortzua ere nabarmendu nahi dut; langabezian daudenei prestakuntza eta orientazioa eman diete lana lortzen laguntzeko edo enpresa bat sortu nahi zuenak behar zituen baliabideak eta aholkularitza jaso ahal izateko”, esan du.

Ruizen arabera, “Eusko Jaurlaritzak egin duen esfortzurik handiena izan da, gure langabeei lan-merkatura itzultzeko tresnak eskaintzearren. Hortxe dugu Lehendakariaren Langabeziaren aurka borrokatzeko Plana, Confebaskekin eta UGT eta CCOO sindikatuekin izandako elkarrizketa sozialaren ondorioz sortua”. Plan horretarako 321 milioi euro bideratu dira.

“Langabezia-tasa txikiena duen erkidegoa gara, gure enpresek indar handia dutelako eta enplegu-sustapenean gehien inbertitzen dugunak garelako Estatu osoan. Batez beste 2.882,97 euro urtean langabe bakoitzeko, Estatuko batez bestekoaren gainetik bikoitza baino gehiago, langabe bakoitzeko 1.390 euro izan baitzen”, azaldu du.

Joan den martxoan Euskadin erregistratu diren langabezia-datuei dagokienez, 1.313 gizon gehiago geratu dira lanik gabe (% 1,70). Emakumeei dagokienez, 1.275 geratu dira lanik gabe (% 1,56).

Adin-tarteei dagokienez, 25 urtetik beherako 403 enplegu-eskatzaile gehiago daude lanik gabe (% 2,87). 25-45 urtekoen kasuan, 1.187 pertsona gehiago daude lanik gabe (% 1,42) eta 45 urtetik gorakoen artean ere 998 pertsona gehiago (% 1,62).

Lehengo hilean, sektoreen araberako langabezia % 4,89 handitu da lehendik enplegurik ez zuten pertsonen artean. Industria-sektorean, langabezia % 1,47 igo zen. Zerbitzuen sektoreari dagokionez, % 1,21 igo zen. Eraikuntzan, aldiz, % 1,46 igo zen, eta lehen sektorean, % 1,24.

Jarduera-dibisioen arabera, langabeziak behera egin du honako jarduera hauetan: ostatu-zerbitzuetan; hondakinak bildu, tratatu eta ezabatzeko zerbitzuetan; kirol-, jolas- eta entretenimendu-jardueretan; bidaia-agentzien jardueretan; industria kimikoan; makineria eta ekipoen konponketan eta instalazioan; edo publizitatean eta merkatu-azterketetan.

Gizarte Segurantzarako afiliazioa


Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez, otsailean baino 536 afiliatu gutxiago daude (% -0,06); beraz, Euskadin 909.599 afiliatu daude guztira. Lurraldearen arabera, Bizkaian 1.429 afiliatu gehiago daude (% 0,31) baina Gipuzkoan 1.653 gutxiago (% -0,55) eta Araban 311 gutxiago (% (-0,21).

4 iruzkin
  • 2012.eko apirilak 04
  • 2012.eko apirilak 04

    Terrible......

  • 2012.eko apirilak 04

    Terrible......

  • @M_YKse
    2012.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El desempleo aumentó en Euskadi en 2.588 personas en marzo. http://t.co/KPbMf5Ki

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan