Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Eusko Jaurlaritzal Petronor inguruko airearen kalitatearen kontrola areagotu du

2012.eko apirilak 02

Jarduera berreskuratu denetik ez da inolako inzidentzarik gertatu

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak Petronorreko findegiaren inguruan kutsadura neurtzeko 6 ekipo ditu findegiaren gelditze eta martxan jartze faseetan izaten diren herritarren kexak eta kutsadura maila bat datozen kontrolatzeko eta neurtzeko. Jarduera berreskuratu denetik ez da inolako inzidentziarik gertatu.

Pilar Unzaluren sailak, modu horretan, funtzionamendu erregimen normalera iritsi aurretik (gelditze eta martxan jartze prozesuak) findegiak ematen dituen datu errealak kuantifikatu eta ebaluatu nahi ditu neurtze ekipoekin, batez ere fase horietan ematen direlako usain zein zaratagatik herritarren kexa gehienak.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak bertan dituen hiru kabina egonkorrez gain, beste hiru unitate mugikor kokatzea erabaki du (Las Carreraren airearen kalitatea zein den neurtzeko, eta beste bi Las Carrerasen eta Muskizen, gasen kromatografiaren bitartez konposatu organiko lurrunkorren kontrol zehatza egiteko).

Hurrengo egunotan, batez ere asteburu honetan, unitate horiek emango dituzten balioen emaitzen jarraipen berezia egingo da, besteak beste,  isurketek inguruan inolako eraginik duten aztertzeko.

Joan den martxoaren 20an, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kalitate zuzendaritzak isurketen datuen emaitzak eskatu zizkien findegiko arduradunei, batez ere, usain txarraren eta herritarren kexuen jatorria zein zen eta biztanleen buruko minak nondik zetozen jakiteko.

Enpresari Konposatu organiko lurrunkorren datu altuen inguruan jakitera eman ondoren,  eta Eusko Jaurlaritzarekin irekirik duen elkar arteko lan ildoa jarraituz, 1 unitatearen jarduera gelditzea erabaki zuen findegiak.

Arazoa aurkitu eta konpondu ondoren (1. Unitatearen hozte prozesuan matxura zegoen) Petronorrek findegia martxan jarri zuen joan den apirilaren 1ean.

Ingurumen saila, une honetan, findegia martxan jartzeko Petronorretik abian jarri diren neurriak gainbegiratzen ari da eta, prozesu hori hasi denetik orain arte, ez dela inolako arazorik izan azpimarratu daiteke. Gainera, neurketa operatiboa aste osoan mantenduko da, bertako biztanleek inolako eragozpenik ez izateko eta airearen kalitatea ziurtatzeko.

3 iruzkin
  • @aitorcasado
    2012.eko apirilak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco intensifica la vigilancia de la calidad de aire en torno a Petronor. http://t.co/OFxQNlTC

  • @GreenpeaceEUS
    2012.eko apirilak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Eusko Jaurlaritzal Petronor inguruko airearen kalitatearen kontrola areagotu du. http://t.co/QJANFpwi

  • @GreenpeaceEUS
    2012.eko apirilak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco intensifica la vigilancia de la calidad de aire en torno a Petronor. http://t.co/OFxQNlTC

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan