Berriak Segurtasuna
qrcode

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen bisita izan du

2025-01-29

Miren Dobaran Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak eta Amaya Angulo Administrazio eta Zerbitzuen zuzendariak Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordeko legebiltzarkideak, Jon Andoni Atutxa, Joseba Diez Antxustegi (Euzko Abertzaleak), Gorka Ortiz de Ginea (EH Bildu), Miren Gallastegui (Euskal Sozialistak), Ainhoa Domaica (Euskal Talde Popularra) eta Amaia Martinez (Talde Mistoa-Vox), hartu dituzte gaur goizean Arkauten.

Horrela, zuzendariaren gonbidapena onartu ondoren, Legebiltzarreko ordezkaritzak akademiako guneak ezagutzeko aukera izan du, modu horretan bertan egiten den lanari buruzko ezagutza sakonduz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
  • Miren Dobaran Urrutia
    Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia (XIII legealdia)
  • Amaya Angulo Garzaro
    Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaria (XIII legealdia)