Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Apirilaren 5, 6, 7, 8 eta 9an EuskoTrenek autobus zerbitzua eskainiko du trenaren ordez Usurbil-Donostia eta Lasarte-Donostia ibilbideetan, Lasarte eta Añorga arteko trenbide saihesbide berriaren lanak direla eta

2012.eko apirilak 02

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak, autobusez eskainiko du garraio zerbitzua Usurbil-Donostia eta Lasarte-Donostia ibilbiceetan apirilaren 5, 6, 7, 8 eta 9an, Euskal Trenbide Sareak (ETS) zuzendurik Lasarte-Añorga zatia bikoizteko lanak direla eta.

Obren eragina jasoko duten trenak, Usurbil-Lugaritz zatian zirkulatzen duten tren guztiak izango dira, beraien jatorria, jomuga edo noranzkoa bat edo beste bada ere. Gainerako trenek normaltasunez zirkulatuko dute Bilbo-Usurbil eta Lugaritz-Hendaia zatietan.

Autobusez egin beharreko garraio aldaketa zerbitzuaren ezaugarriak ondorengo hauek izango dira:

BILBOTIK ETA ZUMAIATIK ABIATZEN DIREN TRENAK

Bilbotik eta Zumaiatik abiatzen diren trenetako bidaiariek, trenetik jaitsi eta autobusa hartu beharko dute Usurbilen, eta autobusak beraien jomugaraino eramango ditu, dagozkien autobus geralekuetan utziz.

LASARTE-ORIATIK ABIATZEN DIREN TRENAK

Lasarte-Oriatik abiatzen diren trenetako bidaiariak autobusez joango dira Donostiaraino (ohiko ordutegia baino 15 minutu lehenago) eta Donostian trenez jarraituko dute jomugaraino.

HENDAIA, OIARTZUN EDO ERRENTERIATIK ABIATZEN DIREN TRENAK

Hendaiatik, Oiartzundik edo Errenteriatik abiatzen diren trenetako bidaiariek, trenetik jaitsi eta autobusa hartu beharko dute Donostian, eta autobusak beraien jomugaraino eramango ditu, Lugaritzera doazen bidaiarien kasuan izan ezik, horiek trenez jarraituko baitute.

DONOSTIATIK ABIATZEN DIREN TRENAK

Donostiatik abiatzen diren trenetako bidaiariak autobusez joango dira beraien jomugaraino, Lugaritzera doazen bidaiariak izan ezik, horiek trenez joango baitira.

LURRALDE MAILAKO TRENAK (BILBO NORANZKOA)

Bilborantz doan lurralde mailako treneko bidaiariek, beraien jomugaraino eramango dituen autobusa hartuko dute Donostian.

LURRALDE MAILAKO TRENAK (DONOSTIA- HENDAIA NORANZKOA)

Donostia-Hendaiarantz doan lurralde mailako treneko bidaiariek, trenetik jaitsi eta autobusa hartu beharko dute  Zarautzen, eta autobusak beraien jomugaraino eramango ditu.

LARUNBATEKO GAUEKO ZERBITZUA (APIRILAK 7)

Larunbateko, apirilaren 7ko gaueko zerbitzua autobusez eskainiko da Lasarte-Hendaia (trena abiatzen den ohiko orduetan) jomugaraino.

Aurkako noranzkoan, zerbitzuak, eguneko zerbitzuaren ezaugarri berberak izango ditu.

Autobusetik igotzeko GERALEKUAK egongo dira kokatuta, ondorengo tokietan:

Bidaiariak IGOTZEKO geralekuak, Bilbo noranzkoan:

Amara-Donostia, geltokiaren ondoan.

Lugaritz, geltokiaren ondoko autobus geralekua.

Añorga, CN-1 errepideko biribilgunearen ondoko autobus geralekua.

Errekalde, CN-1eko autobus geralekua.

Bidaiariak IGOTZEKO geralekuak, Donostia noranzkoan:

Usurbil, geltokiaren ondoan.

Lasarte, Hipodromoaren Etorbidea, Kale Nagusiaren ondoan.

Errekalde, CN-1eko autobus geralekua.

Añorga, CN-1eko autobus geralekua.

Lugaritz, geltokiaren ondoko autobus geralekua.

Bidaiariak JAISTEKO geralekuak ohiko tokietan egongo dira, geltokien ondoan.

EuskoTrenek mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako egokitutako garraio zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu hori betetzeko, beharrezkoa egiten da aurretiaz egon daitezkeen garraio beharrizanak hautematea. Beraz, interesa duten pertsonek zerbitzua aurretiaz erreserbatu beharko dute telefono honetan  943 013 536.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan