qrcode

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 274.144 euroko laguntzak ezarriko ditu, Europako Batzordeak ezarritako aldi baterako debekualdiak eragindako euskal flotaren jardueraren aldi baterako geldialdia konpentsatzeko

2025-01-28
  • Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren eta beste zetazeo txiki batzuen ustekabeko harrapaketak murrizteko neurriak

 

VG 2025 01 28

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 274.144 euroko laguntzak ezarriko ditu guztira –armadorearentzat eta langileentzat–, Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren (Delphinus delphis) eta beste zetazeo txiki batzuen ustekabeko harrapaketak murrizteko Europako Batzordeak ezarritako debekualdiak eragindako jardueraren aldi baterako geldialdia konpentsatzeko.

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza eta Portuetako sailburuorde Leandro Azkuek zehazten duenez, euskal flotaren kasuan, debeku horrek 5 ontziri eragiten die (2 Ondarroakoak, 2 Bermeokoak eta 1 Pasaiakoa) eta 45 tripulatzaileri. Laguntza horien %70 Arrantzaren eta Akuikulturaren Europako Funtsak finantzatzen ditu.

DOUE´k, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialak, abenduaren 9an argitaratu zuenez, debekatuta dago Frantziako uretan arrantza egitea Frantziako eremu ekonomiko esklusiboaren kanpoko mugaraino, CIEM´en 8. azpieremuaren barruan, 2025´eko urtarrilaren 22´tik otsailaren 20ra bitartean, bikotea hondoko arraste-sareekin, mailasareekin, mailadiekin edo mailasare-sareekin eta mailasare konbinatuekin eta inguraketarekin arrantzatzen duten 8 metro baino gehiagoko ontzientzat.

 

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-01-29

    Comentario de X:
    Gobierno Vasco destinará 274.144 euros a ayudas para compensar la parada temporal de la actividad ocasionada por la veda de la Comisión Europea para reducir las capturas accidentales de delfín común y otros pequeños cetáceos en el Golfo de Bizkaia.

    🔗 https://t.co/TadFzFuXne https://t.co/CYq1x25vE5

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-01-29

    Comentario de X:
    Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko Golkoan izurdearen eta beste zetazeo txiki batzuen ustekabeko harrapaketak murrizteko Europako Batzordearen debekualdiak eragindako jardueraren aldi baterako geldialdia konpentsatzeko laguntzetara 274.144 € bideratuko ditu.

    🔗 https://t.co/t6Dan30N4w https://t.co/0Gv4oeYPOU

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Alimentación, Desarrollo Rural, Agricultura y Pesca establece ayudas totales de 274.144 euros para compensar la parada temporal de actividad de la flota vasca ocasionada por la veda temporal establecida por la Comisión Europea en el golfo de Bizkaia