Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Larreagaburuko osasun zentroa inauguratu du Bengoak

2010.eko urtarrilak 29

Sailburuaren ustez, "lehen mailako eta ospitaleko arreta indartzea" da  osasun- sistemak duen erronka.

Rafael Bengoak parte hartu du, Bilbon, Larreagaburuko Osasun-zentroaren inaugurazioan. Eraikinaren azalera erabilgarria 700 metro koadrokoa da, eta datorren astelehenean, otsailaren 1ean, irekiko ditu ateak.

Rafael Bengoak, Osasun sailburuak, Larreagaburuko Osasun-zentro berria inauguratu du. Bertan adierazi du "honelako azpiegituretan egin behar da apustua", eta bere ustez, osasun sistema publikoak  egun duen erronka nagusietako bat da lehen mailako arreta eta ospitaleko arreta "elkarlanean" aritzea.

Zentroa, solairu bitan dago antolatuta, eta bere azalera erabilgarria 700 metro koadrokoa da; kanpotik solairu bietara sartzeko sarrera zuzena dauka. Sarrerako solairuan honako hauek daude: arreta administratiboko zerbitzuak, sendaketa-gelak eta proba funtzionaletarako gelak, eta ama-haurrentzako guneak. Beheko solairua zortzi kontsulta-gelatan dago banatuta. Bertan, familiako medikuntza eta erizaintza zerbitzuak daude. Eraikinaren beste solairu batek emakumeari arreta emateko zerbitzua hartzen du, orain arte Begoñan emandakoa.

Larreagaburuko Osasun Zentroa Eraikuntzako Kode Tekniko Berrira egokitzen da, aurrealdea hegoaldera begira egon behar zela planteatu zelako. Horrela, eguzkiaren beroa baliatzen du lokal osoa berotzeko.

Zentro berri honetan familiako medikuek, pediatrek, erizainek, emaginek eta administrariek jardungo dute, besteak beste. Orotara 23 profesionalek osatuko dute lan-taldea.

Sailburuak inaugurazio-ekitaldia hau esanez bukatu du: "Zentro honetan bizitza asko salbatuko dira, eta gaixotasun askori aurre hartu ahal izango zaie".

 

2 iruzkin
  • @Irekia_News
    2010.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Larreagaburuko osasun zentroa inauguratu du Bengoak. http://bit.ly/cYmq5H

  • @Irekia_News
    2010.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Bengoa inaugura el nuevo Centro de Salud de Mina del Morro. http://bit.ly/cyUGhz

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Bengoa sailburuak