Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: "AHT proiektua funtsezkoa da krisi garaian enplegua eta aberastasuna lortzeko"

2012.eko apirilak 02
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Zati horretan, Gipuzkoako adarreko bigarren tunelik luzeena sartuko da, 4,7 kilometrokoa

Euskal Y-ko zati gehienak lanetan edo lanak hastear daudela esan du gaur Patxi López lehendakariak. AHT proiektuarekin, Euskadiren etorkizunean aurrera egiten dugula esan du Lópezek. "Azpiegitura hau martxan jartzeko eguna hurbiltzen dugu. Nire Gobernuak, Abiadura Handiko Trenari abiadura eman dio. Eraikuntza-lanak sustatzeko ahalegin berezia egin dugu, tren honen garrantzian sinisten dugulako, eta krisia ezin da lan hauek gelditzeko aitzakia izan. Abiadura Handiko Trena krisiari aurre egiteko berebiziko neurria dugu", gaineratu du lehendakariak.

Patxi López Lehendakariak, Iñaki Arriolak, Garraio Sailburuak eta Carlos Urquijok, Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkariak, lagunduta, Abiadura Handiko Trenaren Gipuzkoako adarraren Zizurkil-Andoain (4,9 km.) zatiko lehen harria jartzeko ekitaldian hartu du parte gaur goizean.

Bere presentziarekin, Lehendakariak, Iñaki Arriola buru duen Garraio Sailak burututako lana berretsi du. Esan behar da, legediaren hasieran, obratan zati bakarra aurkitu zuela, eta, hiru urte geroago, 16 direla jada lanetan dauden zatiak.

Horrez gain, 2012. urtean, une honetan lizitazio prozesuan dagoen Hernialde-Zizurkil zatiko lanak hasiko dira. Lan horiek hasten direnean, Gipuzkoako adarreko 59,1 kilometro edo adar horretako %77,6 obratan egongo da.

Hau da, Eusko Jaurlaritzak burutu behar dituen zati guztiak, amaiturik edo lanean egongo dira urtea amaitu aurretik. Donostiako eta Irungo sarbideei eta Astigarraga eta Frantziako mugaren arteko loturari dagokienez, une honetan Sustapen Ministerioa informazio azterlana ari da burutzen.

Zizurkil-Andoain zatiak 193,5 milioi euroko aurrekontua du, eta zati gehiena tunel barruan doa. Izan ere, zati horretan dago Zumarragako bi hodikoaren ondoren Gipuzkoako adarreko bigarren tunelik luzeena dena(4,7 km.). Burutzapenerako epea 46 hilabetekoa izango da.

Une honetan, honako zati hauetan ari dira lanak burutzen: Bergara-Bergara, Bergara-Antzuola, Antzuola-Ezkio Itsaso Mendebaldea, Antzuola-Ezkio Itsaso Ekialdea, Ezkio Itsaso, Ezkio-Beasain, Beasain Mendebaldea, Beasain Ekialdea, Ordizia-Itsasondo, Legorreta, Tolosa, Tolosa-Hernialde, Zizurkil-Andoain, Andoain-Urnieta, Urnieta-Hernani eta Hernani-Astigarraga.

Horrez gain, beste hiru zati amaitzear daude: Beasain Ekialdea (2,1 Km); Ordizia-Itsasondo (2,8 Km) eta Beasain Mendebaldea.

Euskal Y orokorrari dagokionez, zati gehienak lanetan edo lanak hastear daude.

Deskribapen teknikoa

Lanen xedea, Euskal Trenbide Sare Berriko abiadura handiko trenbide bikoitzerako plataformaren eraikuntza da, aipaturiko zatian. Zatiak Zizurkil, Aduna eta Andoain udalerriak hartzen ditu. Burutzapenerako aurreikusten den epea 46 hilabetekoa da.

Trazatuak 4.970 metro ditu, eta ia osorik tunel barruan joango da. Zati horretako lan berezien artean, 200 metro luze izango den Antzibarko Bide-zubia eta 4.718 metro luze izango den Adunako tunela aipatu behar dira.

Tunel hori Gipuzkoako adarreko bigarren tunel luzeena da, Zumarragako bi hodikoaren ondoren. Bere konplexutasun geologikoa eta hidro-geologikoa dela eta, benetako erronka izango da, arazo tekniko anitzak dituzten formazioak gainditu behar baititu.

Horrez gain, tunelak larrialdietarako galeria bat izango du galeria nagusiaren eskuinaldean, 2.720 m ingurukoa, eta baita 890 metro ingurukoa izango den eta 3+980 K.P.-an egongo den beste bat ere, kanpoaldearekin lotzeko. Galeria horiek, azaleran egongo diren beraien larrialdietarako plataformekin batera, trenbideko tunelei buruzko Europako segurtasun araudiak betez ezartzen dira.

Deskribatzen diren obra bereziez gain, proiektuan beste zenbait puntu ere diseinatu dira: tunelen ahoetara iristeko bideak, ukituriko sortzapen guztien berrezarpenak, multzo osoaren drainatzea, trenbide instalazioak, obrek irauten duten bitartean kontuan izan beharreko behin behineko egoerak eta jarduketa osatuko duten lan osagarriak (itxidurak, obrako elementuak, etab.).

Elementu horiek diseinatzeko orduan lehentasuna eman zaio une oro ahalik eta zati txikiena okupatzeari eta ingurunean ahalik eta eragin urriena izateari, beti ere, ingurumen eragin txikienaren irizpidea kontuan izanik.

2 iruzkin
  • 2012.eko apirilak 04

    Considero que mientras Bildu gobierne Guipúzcoa se deben paralizar estas obras y todas las demás que no comparta la diputación.

  • @excraulvicente
    2012.eko apirilak 02

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari: "Impulsar el TAV en epoca de crisis es fundamental para generar empleo y riqueza" http://t.co/vGZPzUuj

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)