
Amaia Barredo´k Orioko saregileekin partekatu du “belaunaldien arteko erreleboaren beharrak eragiten duen kezka, belaunaldi berriak erakarri behar baitira”
- Kolektibo osoari bere miresmena helarazi dio “lan ikaragarri eta gogor” horrengatik, eta haien lanean beti baldintza hobeetan eta prestakuntzan eta teknikan izaten den edozein aurrerapen aprobetxatuz jarraituko dutenei dei egin die
- “SARETZEN PROGRAMA” proiektu pilotuak etorkizuneko saregileak erakarri, prestatu eta gaitu nahi ditu
- “Beharrezkoa da kolektiboaren zahartze-joera iraultzea eta euskal arrantza-jarduera sostengatuko duen jasangarritasuna bermatzea”
Orio, 2025 01 25
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak Marian Uribeetxeberria buru izan duten euskal kostaldeko saregileekin partekatu du gaur goizean Orion “belaunaldien arteko erreleboaren beharrak eragiten duen kezka, belaunaldi berriak erakarri behar baitira zuen lanera”. Hori dela eta, kolektibo osoari esker ona adierazi dio “lan ikaragarri eta gogor horrengatik” eta “haien lanean beti baldintzarik onenetan eta prestakuntzan eta teknikan izaten den edozein aurrerapen aprobetxatuz jarraituko dietenei” dei egin die. “Hor dago irrikatzen dugun belaunaldien arteko erreleboa”, esan du.
Leandro Azkue Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuak, Koldo Goitia Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariak, Ixone Soroa Nekazaritza eta Arrantzako zuzendariak eta euskal kostaldeko kofradietako hainbat presidentek lagunduta, Barredo emakume saregileen urteko batzarrean izan da, eta bertan omenaldia egin diote erretiroa hartu berri duen Getariako Rakel Irigoieni.
Euskal arrantza-sektoreko emakumeen kolektiboa arrantza-flotaren behar produktiboei eta funtzionalei erantzuten dieten hainbat azpisektorek osatzen dute: saregileek, neskatilek eta paketatzaileek. Euskal arrantza-sektoreko emakumeen hiru elkarteak, Bermeoko Neskatila eta Saregin Autonomoen Elkartea, Ondarruko Neskatilen Elkartea eta Saregin eta Kai Neskatileen Euskadiko Elkartea orain Itsasoko Emakume Langileen Euskadiko Federazioan elkartuta daude, eta Bermeoko, Lekeitioko, Ondarroako, Getariako, Orioko eta Hondarribiko portuetan lan egiten duten 90 emakume inguru ordezkatzen ditu.
Aitorpena
“Gaur Batzarreko ohiko aldaketa partzialak dituzue: lehenik eta behin, beraz, eskerrik asko iristen direnei eta irteten direnei. Argi dago bat natorrela belaunaldien arteko erreleboaren beharrak eragiten duen kezkarekin eta lehorrean sektorearentzat lan egiten duten emakume guztien garrantziarekin. Funtsezkoak dira. Belaunaldi berriak erakarri behar dira lanbidera”, adierazi du Barredok.
Sailburuak adierazi duenez, “kolektiboaren zahartze-joera irauli behar da, eta euskal arrantza-jarduera sostengatzen duen eta kostaldeko gure herrien ondare kultural eta ekonomikoaren parte den jasangarritasuna bermatu behar da”.
Koefiziente murriztaileak ezartzea mugarri bat izan da arrantza sektoreko emakumeen, saregileen, neskatilen eta paketatzaileen, historian. % 0,15eko koefiziente murriztailea ezartzen da −hau da, lan egindako 10 urteko urte eta erdi aurreratzen zaie erretiroa hartzeko adina−, eta orain konpromiso berritua behar da lan horrek bizirauteko ez ezik, aurrera egiteko ere.
Kolektiboaren batez besteko adina 50 urtetik gorakoa da. Azken hamarkadan, saregile aktiboen kopurua % 50 baino gehiago jaitsi da Gipuzkoan, eta 2016an 60 izatetik 2024n 30 izatera pasatu dira, funtsezko langileak izanik Gipuzkoako inguraketa-flotarentzat.
Bizkaian, saregile-lanbideak beherakada nabarmena izan du, inguraketa-arrantzak lurraldean duen presentzia mugatuaren ondorioz. Hala ere, oraindik geratzen dira langile batzuk Lekeition eta Bermeon, azken horiek batez ere beste arrantza-aparailu batzuei lotuta, arrantza-sektorean oinarrizkoa den lana bizirik mantenduz.
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailetik, Haziren bidez eta Saregileen elkartearekin, Opeguirekin eta Garelarekin lankidetza estuan, “SARETZEN PROGRAMA” proiektu pilotua jarri zen abian, Gipuzkoako portuetarako etorkizuneko saregileak erakartzeko, prestatzeko eta gaitzeko, gaur egun inguraketa-flota bertan baitago eta erretiroak ematen ari baitira itsasoko emakume langileek erretiro-adina jaisteko koefiziente murriztaileak aplikatzeko lortutakoari esker.
“SARETZEN” prestakuntza-programa espezializatua bihurtu behar da, lanbidea ikastea eta epe egokian lanbideratzea erraztuko duena eta, gainera, lanean hastea erabakitzen duten emakumeei laguntza ekonomikoa emango diena, eta, jakina, lan-irteera duina emango diena”, aipatu du Leandro Azkue sailburuordeak.
Profesionaltasun-egiaztagiria
Saretzen proiektu pilotua 2024ko urtarrilaren 9an jarri zen martxan, eta datorren apirilaren 17an amaituko da. Parte-hartzaileek “arrantza-arteak eta aparailuak egitea eta haien mantentze-lanak egitea” profesionaltasun-ziurtagiria lortzen dute. Programa hori osatzen dute gelako prestakuntza teorikoak, lanekoak ez diren praktikek eta, ondoren, lanbide-praktika eskuratzeko prestakuntza-kontratu batek.
Programan 13 pertsonak eman zuten izena, eta haren bidez erregularizatu zuten euren egoera edo lortu zuten ziurtagiria lehendik jardunean zeuden 4 emakumek. Beste bost emakumek programan jarraitzen dute prestakuntza-kontratu batekin. Beste emakume bat armadore-enpresa batek kontratatu du.
“Programa pilotu hori amaitu ondoren, ebaluatu eta hobetu egingo dugu, eta beste deialdi bat diseinatuko da. Asmoa da bi urtez behin egitea, baina betiere beharren arabera”, erantsi du Azkuek.
Topaketan izan dira Orioko alkatea, OPEGUIko, Hondarribiko Kofradiako eta Gipuzkoako Federazioko presidentea, OPESCAYAko, Ondarroako Kofradiako eta Bizkaiko Federazioko presidentea, Orioko Kofradiako presidentea, Garelako presidentea eta HAZIko eta GALPeko hainbat teknikari.
-
2025-01-27
Comentario de X:
⚓️ Barredo sailburuak Orioko saregileekin partekatu du gazteak lanbide horretara erakartzeko beharraz duen kezka eta errelebo hori lan eta prestakuntza baldintza onenetan eman behar dela azpimarratu du, #Saretzen proiektuak lortu nahi duen bezala. -
2025-01-27
Comentario de X:
⚓️ La consejera Barredo ha compartido con las rederas de Orio su preocupación por la necesidad de atraer a jóvenes a este oficio, destacando que este relevo debe darse en las mejores condiciones laborales y formativas como persigue el proyecto #Saretzen


