Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Aguirreren hitzetan erretiroa 67 urtetan ezartzea izan daitekeela, 'diru sarreren eta gastuen arteko kontuak egiteko gakoa egungo sistema bere horretan mantendu dadin'

2010.eko urtarrilak 29

2010ean ekonomiak EAEn hobera egingo duela aurrikusi du sailburuak: urte erdia aldera, balioak positiboak izango omen dira eta 'pixkanaka' krisia atzean uztea lortuko da. 

Eusko Jaurlaritzaren aurtengo aurrekontuak eta politika ekonomikoa zein izango diren zehaztu du Ekonomia eta Ogasun sailburuak Bilboko Merkataritza Ganberak antolatu duen 'Viernes de la Cámara' ekitaldian. 

Ekonomia eta Ogasun sailburuak, Carlos Aguirrek, baieztatu duenez, 'ziur aski erretirorako adina 67 urtetan ezartzea izan daiteke diru sarreren eta gastuen arteko kontuak egiteko gakoa; horrek egungo Gizarte Segurantzaren sistema bere horretan mantentzea ahalbidetuko baitu'. Era berean, Aguirrek adierazi du ez dituela oraindik Espainiako Gobernuak gai honen inguruan egingo duen proposamenaren xehetasunak sakonki ezagutzen. Hala ere, erretiro adina langile bakoitzaren lanbidearen arabera zehaztu beharko litzatekeela uste du; 'ez da gauza bera, pertsona batek 65 urterekin,  eserita lan egitea edo galdaragile baten lana egin behar izatea', zehaztu du.  

Bilboko Merkataritza Ganberak antolatu duen 'Viernes de la Cámara' jardunaldian egin ditu sailburuak aipatutako adierazpen hauek eta Eusko Jaurlaritzaren aurtengo aurrekontuak eta politika ekonomikoa zein izango diren zehaztu du. Ekitaldi honetan izan dira Aguirrerekin batera, EAEko hainbat enpresaburu. 

Sailburuak baieztatu duenaren arabera, Espainiako eta Europar Batasuneko batez bestekoa baino gehiago hazi da EAEko ekonomia azken 30 urteotan eta krisian egon arren, euskal ekonomiak, orokorrean esanda, egoera 'nahiko ona' bizi du. EAEko langabezia kopuruei dagokienez, Espainiako batez bestekoa baino baxuagoa dela baieztatu du Aguirrek baina, hala ere, hemengo soldata-kostuak 'altuagoak' direla.  

Datozen hiru urteotan (2013ra arte) ekonomiak izango duen bilakaerari begira, Aguirrek ziurtatu du BPGa ez dela ehuneko 2tik gora igoko eta 'pixkanaka' bada ere, enpleguak gora egingo duela.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuaren iritziz, erretiro sistemak 'une latzak' biziko ditu zenbait urte barru. Izan ere, biztanleriaren piramidea 'hazten ari da goiko muturretik' eta honek, adineko pertsonen kopurua haztea suposatzen du. 'Ezinbesteko' faktore honek hainbat ondorio izango ditu, besteak beste, pentsiodunen kopuruak gora egiten duen heinean, Gizarte Segurantzako kideak gutxitu egingo direla. Eusko Jaurlaritzako sailburuaren hitzetan, bi langile behar dira, gaur egun, pentsiodun pertsona bakoitzeko eta honek, egoera 'dezente zailtzen' du.
 
Ekonomia maila hobetzeko Eusko Jaurlaritzak ukituko dituen hiru ardatz nagusiak zehaztu ditu Carlos Aguirrek. Sailburuaren aburuz, enpresen arteko lehiakortasuna bermatuko duen 3I+G-aren garapen iraunkorra da helburuetatik lehena. Hezkuntza eta heziketaren kalitatea hobetzean datza lortu beharreko bigarren xedea eta, azkenik, euskal enpresek erantzukizuna beregain hartzea ere nahitaezkoa da Aguirreren ustez.

2 iruzkin
  • @Irekia_News
    2010.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Aguirre afirma que la jubilación a los 67 años "puede ser el ajuste" entre ingresos y gastos para sostener el sistema. http://bit.ly/cMQZVo

  • 2010.eko urtarrilak 30

    UN poco de profundidad, Aguirre, por favor. Controlad las bajas -escandalosas-, controlad las prejubilaciones -pornográficas- y si entonces la Caja no da, pues se estira la jubilación -y otras cosas-.

    Tampoco estaría mal tener en cuenta que la CAPV ha "perdido" 13.000 millones de euros en los últimos años en "favor" de la Caja del Reino (datos BBVA).

    ¡Y qué tontería! Un detalle que no sé por qué no mentas: Artículo 18 del ESTATUTO. "En materia de Seguridad Social corresponderá al País Vasco: (...) b) La gestión del régimen económico de la Seguridad Social".

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre sailburuak