qrcode

Euskadik kanpaina bat aurkeztu du “denok turistak garela gogorarazteko” eta turismoaren eta herritarren arteko bizikidetza sustatzeko

2025-01-22
  • Jakes Agirrezabal Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak turismoaren sektorearen lana eta herritarrekin duen lotura balioesteko “turismo maitea” kanpaina aurkeztu du 2025eko Fitur azokaren esparruan

Fiturreko jardunaldi bete baten eta Euskadiko standaren inaugurazioaren ondoren, “turismoaren eta herritarren” arteko harremana indartzea helburu duen “turismo maitea” kanpaina aurkeztu zaio gaur euskal ordezkaritzari. Jakes Agirrezabal Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak azaldu duenez, “Euskadin denbora asko daramagu eragile, bisitari eta sektore guztien ongizatea ez ezik, ezinbesteko beste eragile batena, Euskadin bizi diren pertsonena, ere, eta bertakoen eta bisitatzen gaituztenen arteko bizikidetza, kontuan hartuko duten politika turistikoak bultzatzen. Bisitatzen gaituztenek eta bertan bizi direnek gozatu ahal izango duten Euskadi bat nahi dugu”.

“Turismo maitea” kanpainak sektore turistikoak Euskadiko turismoaren Kode Etikoarekin, 800 enpresa baino gehiago atxikita dituenarekin, duen konpromisoa balioesten du. Kode etikoaren konpromisoen bidez, kanpainak turisten eta herritarren arteko errespetuan, erantzukizunean, jasangarritasunean eta irisgarritasunean eragiten du.

“Sektore sendoa, lehiakorra eta jasangarritasunarekin konprometitua dugu, eta herritarrek turismoak dakarren aberastasunean, ez bakarrik ekonomikoan, baita kulturalean eta sozialean ere, parte hartzea nahi dugu. Gure sektorearen, bere eskubideen eta, aldi berean, gure herritarren ongizatearen defentsan oinarritutako turismo-eredu jasangarria bultzatzen jarraituko dugu, turismo arduratsua eta orekatua sustatuz”, esanez amaitu du.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2025-01-24

    Jendez gainezka ez egoteak arrisku gehiago dakartza berekin, eta nabarmendu behar da portaera orok ez duela balio, bereziki inbidioarekin eta errespetu faltarekin lotutako gaietan.

  • Argazkia Xaver
    2025-01-24

    Salvando no rebosamiento de personas implica más riesgos, hay que recalcar que todo comportamiento no vale, especialmente temas relacionados con el incivismo y falta de respeto.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak