Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Portugaleteko turismo-bulegoak bat egin du Eusko Jaurlaritzaren Itourbask Sarearekin

2012.eko martxoak 30

Gauzak horrela, turismoaren euskal sarean 49 bulego daude, non Euskal Autonomia Erkidegoko eskaintza guztia hedatzen den. Iaz 1,2 milioi bisitari igaro ziren bulego horietatik.

Portugaleteko alkate Mikel Torres jaunak eta Eusko Jaurlaritzaren Turismoko zuzendari Isabel Muela andreak bulegoa bisitatu dute gaur, sarearen aurrerapen teknologiko guztiak dituen bulegoa, alegia.

Portugaleteko turismo-bulegoak Itourbask Sarea osatzen duenez, Eusko Jaurlaritzaren turismo-politikekin (horiei esker emaitza bikainak lortu dira bi urte eta erditik gorako aldi honetan) lan egin behar da eta sarearen aurrerapen teknologikoak eskuratu behar dira, horren adibide argia Loiuko aireportuko turismo-bulegoa izanik.

Atxikimendu horren abantaila nagusiak, lehen aipatu ditugunez gain, honako hauek dira: bulegoaren kostuak % 50ean banatuko dira, eskualde osorako agenda bakar batean parte hartuko da, non Portugaleteko jarduera guztiak azalduko diren, eta teknologia berrien alorreko prestakuntza.

Bulego horri esker, Portugaleteren erakargarritasuna, parte zaharra, Bizkaiko Zubia, Done Jakue bidea eta abar ezagutu ahal izateko nahitaezkoa den informazioa lortu ahal izango du bisitariak.

Portugaleteko alkate Mikel Torres jaunak eta Turismoko zuzendari Isabel Muela andreak gaur goizean bisitatu dute bulego hori, sareko 49. bulegoa, eta haien uste oso positiboa da integrazio hori; horretaz gain, turismoak Bizkaiko herri horretan izan duen garapenari buruzko balantzea egin dute.

Itourbasken xedea erabiltzaileei Euskal Autonomia Erkidego guztiko informazio turistiko uniforme, eguneratu eta homogeneoa ematea da. Itourbaskek hainbat zerbitzu ditu; esate baterako, Euskadiko baliabideen eta turismo-zerbitzuen datu-baseak, gauzatzen dituzten eginkizunei dagokienez datu-base horien artean trukea eta komunikazioa ahalbidetzeko, datu-base horiei ezaugarri homogeneoak ematea estaldurari eta informazio-edukiari dagokionez, turismo-erabiltzaileei zerbitzu multzo integrala eskaintzea, erabiltzaileen gogobetetze-maila hobetzea eta EAEko turismo-baliabideen komunikazioa eta hedapena bultzatzea.

Atxikimendu-hitzarmena sinatu denetik, 2.328 bisitari izan dira eta 1.883 kontsulta egin dira. Turisten ia erdiak, hots, 1.034 Espainiako lekuren batetik etorritakoak ziren eta 397 atzerrikoak. Iaz, gainerako 48 bulegoetakoren batetik igaro ziren bisitarien kopurua 1.220.040 da, eta 1.355.358 kontsulta egin ziren.

Ondarea eta intereseko lekuak

Portugaleten nazioartean erreferentziazkoak diren monumentuak daude, baita kalitatezko ostalaritza- eta merkataritza-eskaintza ere. Portugaleten Bizkaiko Zubia da turismoarentzat erakargarritasun handiena duena. Zubi horri normalean Zubi Esekia deitzen zaio, 1893an eraiki zen eta UNESCOk Gizateriaren Ondare deklaratu zuen, munduko zubi transbordadore zaharrena delako.

Era berean, honako hauek ere nabarmendu behar dira: Santa Maria baseliza, XV. eta XVI. mendeen artean eraikitako gotiko eta errenazentista estiloko tenplua. Eliza basilika txiki deklaratu zuten 1951n. 1984. urtetik aurrera kultura-intereseko ondasuna da Monumentu Historiko-Artistikoaren kategoriaren kategoriarekin. Horrez gain, Portugaleten honako hauek aurki ditzakegu: Salazar Dorrea, XIV. mendekoa; Santa Klara komentua, 1614koa; Udaletxea, 1883koa; Lexarza Jauregia, 1853koa eta Urruneko Unibertsitatearen egoitza Bizkaian; El Saltillo jauregia (1894); Gran Hotel Puente Colgante hotela, birmoldatua eta 1871n eraikia; Industriaren Museoa (Rialia), duela sei urte sortua, Mareometroa, 1883koa; Burdinazko Kaia (1887); Víctor Chávarriri egindako monumentua, 1903; Musikaren Kioskoa (1912), Doctor Areilzaren Parkea eta parte zaharra.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 30a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak