Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Gardentasunaren Legeari buruzko Berrikuntzako Mintegia

2012.eko martxoak 30

Eusko Jaurlaritzak gardentasunaren eta gobernu onaren lege-proiektu baten prestaketa bultzatzen ari da. Horren bidez, gobernantza eredu bat sustatuko da non Herri Administrazioak bizitza sozial eta ekonomikoaren eginkizun suspertzailea ere bere gain hartuko duen, baina herritarrekin eta gizarte zibilarekin modu erantzukide eta konplize batean gauzatuta.

Gizartean oso azkar zabaltzen ari den eztabaida hori barruan, gure erakundearen barnean, ere sustatu behar da.

Administrazio-jarduerak duen benetako garapen demokratikoaren funtsezko tresnaren ikuskera berriari buruz euskal herri administrazioan lanean dihardugunon artean hausnartzeko eta bera partekatzeko helburuarekin eta lege horren prestatze-prozesuan gure esku-hartzea posible egiteko, datorren ostiralean, martxoak 30, goizeko 11:30ean, Lakua IIko Areto Nagusian "berrikuntzako mintegi" bat egingo dugu. Horretan parte hartuko dute Carles Ramió jaunak, Universitat Pompeu Fabra-ko politika-zientzietako eta kudeaketa publikoko katedratikoak, eta Koldobike Uriarte andreak, Eusko Jaurlaritzako Koordinaziorako zuzendariak.

Gure jardueraren ikuskera berri honek printzipio batzuk ezartzea dakar, hala nola, planifikazio estrategikoa, politika publikoen ebaluazioa, informazio publikoa eskuratzea eta herritarren parte-hartzea. Hori guztia gizarteak dituen eskakizunekin bat etorriz.

Gure Administrazioak behar bezala funtzionatzeko gai horiek duten garrantzia dela eta, funtsezkotzat jotzen dugu profesional publikoen parte-hartzea bermatzea. Horrela, lege honen printzipio eratzaileak araugintzako testuaren prestatze-prozesutik bertatik kontuan hartuak izango dira.

Saio honetara etortzera animatzen zaitugu, bultzatzen ari den prozesu hau zuzenean ezagutzeko aukera eduki dezazun.

Iruzkin bat
  • @PIPEJGV
    2012.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Gardentasunaren Legeari buruzko Berrikuntzako Mintegia. http://t.co/1KqiMkLW

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)