Berriak Kultura
Eu

Kultura kanpoan zabaltzeko diru-laguntza deialdi berrituak argitaratu ditu gaur Etxepare Euskal Institutuak

2012.eko martxoak 30

Institutuaren 2012ko aurrekontuaren %30-a euskal sorkuntzaren hedapenari zuzendutako diru-laguntzetara bideratuko da

2010. urtera arte Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustazeko Zuzendaritzak kudeatu zituen kultura kanpoan zabaltzeko diru-laguntzak. Etxepare Institutuak iaz hartu zituen bere gain, urte horretan deialdiak bere horretan mantenduz. Aurten, berriz, deialdiak berrikusi eta, kultur eragileen laguntzarekin burututako hausnarketa prozesu baten ondoren, zabalkunderako deialdiak eraldatzea erabaki du

Ondorioz, bi diru-laguntza berri zabaldu ditu gaur, martxoaren 30ean (Euskal Herriko Aldizkari Ofiziala):

a) Arte plastiko eta ikusizkoak, musika, arte eszenikoak eta literatura 2012. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntza deialdia (370.000 €)

b) Euskararen eremu geografikotik kanpo, 2012. urtean eta merkatu izaerarekin antolatutako azoka eta jaialdi profesionaletan, parte hartzeko diru-laguntza deialdia (149.000 €)

Antolabide berri honen berrikuntza nagusiak dira:

a) 2011. urtera arte, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, arte eszenikoak eta literatura alorretan kanpoan egiteko jardueretarako deialdiak banan-banan ateratzen ziren. Orain atal guztiak deialdi berberean bildu dira.

b) Musika modalitatearen barruan, atal beria: kontzertu bereziak: euskal musika nazioartean zabaltzearren aparteko interesa izan dezakeen jaialdi, azoka edo gertakizun batean kontzertua eskaintzea joko da kontzertu berezitzat.

c) Zabalkundeko deialdian, eta sortzaileek hala eskatuta, eskabideak bi epeetan aurkeztu ahal izango dira, musika-kontzertu berezien modalitatean salbu:

c.1) Lehen epea: apirilaren 30a arte
c.2) Bigarren epea: uztailaren 16tik irailaren 14 arte.
c.3) Musika kontzertu berezien modalitatea: ekainaren 8a arte.

Era honetara, lehen epe-aldiko tartean beren proiektuak aurkezterik izan ez duten eskatzaileek, bigarrengoan eskabideak egiteko aukera izango dute. Eskabideak aurkezteko malgutasun handiago horretaz gain, eskabideen kudeaketa azkarragoa bermatu nahi da; eskatzaileek, eskabidea egin zutenetik gehienez ere hiru hilabeteko epean izango dute ebazpena.

d) Laguntzen onuradunak pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoan beren sozietate egoitza edo helbidea kokatua dutena. Dena dela, eta hona beste berrikuntzetako bat, zabalkunde gai den obraren komunikazio-hitza euskara denean, euskararen eremu geografiko osoko euskarazko produkzioak ere aurkeztu ahal izango dira.

Gaur argitara eman diren bi deialdi hauetan 519.000 €ko dotazioa dago guztira; Etxepare Euskal Institutuak euskal sorkuntzaren hedapenari eskaintzen dizkion bestelako diru-laguntzak gehituta, guztira 800.000 € inguru banatuko ditu aurten diru-laguntzetan: Etxepare Euskal Institutuaren aurrekontuaren %30-a.

Iruzkin bat
  • @KoldoGurutzeta
    2012.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    El Instituto Vasco Etxepare renueva las convocatorias de ayudas para la difusion exterior de la cultura.... http://t.co/F8JZJB9G

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Aizpea Goenaga