Berriak Kultura
Eu

«Euskadiko Gazteak Lankidetzan» 2012ko programa parte hartzeko epea zabalduta dago

2012.eko martxoak 30

Uztailetik urrira arte 98 gazte murgilduko dira lankidetza programetan Amerika, Afrika eta Asian

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea ireki dira larunbatetik hasita (hilak 31) eta apirilaren 19an, hau barne, amaituko da. Izena emateko Interneten egin daiteke oso erraz, www.gazteaukera.euskadi.net web orrian, formulario elektroniko baten bitartez Lankidetza atalean. Internet ez dutenek, aldiz, Internet zerbitzua erabil dezakete KZgunea zentroetan.

Ehun gazte, 20 eta 30 urte bitarteko gizon emakumeak, behar dira 2012. urtean hegoaldeko herriekiko lankidetza egitasmo honetan parte hartzeko. Lankidetza-programa honen helburua hirugarren mundurekin garapen ekintzetan kolaboratzea da, horretarako euskal gazteek Amerika, Afrika eta Asiako herri desberdinetan egingo diren garapenerako ekitaldietan lan egingo dute.

Egitasmo hau Kultura Sailaren Gazteria Zuzendaritzak eta Lankidetzaren Euskal Agentziak bultzatzen dute eta hegoaldeko herrietan egiten diren ekintzak bertako gobernuz kanpoko erakundeek kudeatzen dituzte.

Esperientziaren iraupena: hiru hilabete, uztailetik urrira arte.

Parte hartzeko bete beharreko baldintzak:

- 2012ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izatea edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

- Deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean 20 urteak beteak izatea, eta deialdiaren urteko abenduaren 31n 31 urtetik beherako adina izatea.

- Jarduera egingo den herrialdean erabiltzen den nazioarteko hizkuntza menperatzea.

- Ez edukitzea laguntza publikoak lortzea galarazten duen zigor penal edo administratiborik, ezta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik ere, sexu bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedepenetatik seigarrenaren indarrez.

Parte-hartzaileen kopurua: 100 gazte, gehienez jota.

Eusko Jaurlaritzak zer ordaintzen duen:

- Jarduera egin beharreko herrialdeko GKEarekin elkartu arteko bidaia-gastuak (joan-etorrikoak).

- Bisa

- Gaixotasun eta istripuetarako asegurua.

Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek zer hartzen duten bere gain:

- Lotarako tokia eta janaria eskaintzea gazteei lankidetz eskaintzen duten herrian.
- Gazteei prestakuntza eskaintzea, lankidetzan aritzera abiatu aurretik.

Partaidetza-kuota ordaintzea.

- Egitasmoan parte hartuko dutenek 90 euroko kuota ordaindu beharko diote hartuko dituen GKEari

Hautatutako gazteek bete beharreko konpromisoak:

- Hegoaldeko herrialdean esperientzia hasi aurretik, tutore den GKEak antolatutako prestakuntza fasean parte hartuko du.

- Bete beharreko jarduerak eskatzen duen bizimodura moldatzea.

- Jarduera egin behar den herrian, esperientzia bukatu arte irautea.

- Osasunari dagokionez emandako aholku guztiak errespetatzea.

- Esperientzia-aldia bukatu ondoren, balorazio txostena aurkeztea, bizi izandako jarduera nolakoa izan den eta nola bete den azalduz eta, aurrerantzean antolatzen diren beste proiektu batzuetarako, akatsak eta hutsuneak nola konpon daitezkeen zehaztuz.

- Urteko egitasmoa amaitu ondoren, esperientzia bakoitzaren eta programaren garapenaren ebaluazioa egiteko Barrian (Narbaiza.Araba) 2012ko azaroko asteburu batean izango diren jardunaldietan parte hartzea.

- Urte betez, GKEek eta Eusko Jaurlaritzako Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak eta Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzak antolatutako sentsibilizazio-jardueretan parte hartzeko prest egotea.

- Gutxienez, 30 ordu eskaintzea garapenerako gobernuz kanpoko erakunde tutoreari, bueltan iritsi eta biharamunetik aurrera, 30 eguneko epearen barruan.

EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN 2012

Gazteek eskabideak aurkezteko epea eta prozedura

Deialdia arautzen duen Agindua: 2012ko martxoaren 30ean argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Izena emateko epea, hurrengo egunean zabalduko da.

Izena emateko eskabideak aurkezteko epea: 2012ko matxoaren 31an hasiko da, goizeko 9:00etan. eta apirilaren 19an itxiko.

Nola eman izena: Interneten bidez www.gazteaukera.euskadi.net helbidean. Web horretako LANKIDETZA atalean formulario elektronikoa martxan jarriko da martxoaren 31ean.

Internet ez dutenek, Internet zerbitzua erabil dezakete KZgunea Zentroetan.
(Kzgunea Sareak lankidetza eskainiko digu).

Izena emateko eskabidea aurkeztea:

Interesa duenak webgune honetan bertan martxan jarriko den formulario elektronikoa bete ahalko du. Formularioan honako datu hauek adierazi beharko ditu: nortasun-datuak; prestakuntza akademikoari eta bestelako prestakuntzari buruzkoak; eta lan-arloko eta boluntariotzako esperientziari buruzkoak. Eskabidea Internetez bidali baino lehen, programan parte hartzeko bete behar diren konpromisoak onartu beharko ditu.

Eskabidea bete eta Internetez bidalitakoan, eskatzaileak izena emateko eskabidearen egiaztagiria inprimatu beharko du (PDF).

Nahiago izanez gero, programaren deialdia arautzen duen Aginduaren I. eranskinean jasotako eskabide orria bete, sinatu eta Eusko Jaurlaritzako Kulturako Lurralde Zerbitzuetan aurkez daiteke, zuzenean edo 30/1992 Legean ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Kulturako Lurralde Zerbitzuak:

- Araban: Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz

- Bizkaian: Gran Vía 85, Bilbao

- Gipuzkoan: Andia 13, Donostia

Informazio gehiago:

- Kontsulta ezazu FAQ atala: gehien eta maizen egiten diren galderak.

- Deitu Eusko Jaurlaritzako telefono honetara: 012

- Ordutegia: 8:00etatik 20:00etara

- e-posta: gazteria-lankidetza@ej-gv.es

6 iruzkin
  • @maidertxiki
    2012.eko apirilak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @EzIsildu: «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» 2012ko programa parte hartzeko epea zabalduta dago. http://t.co/sr6nauJ4 @Irekia bidez

  • @EzIsildu
    2012.eko apirilak 02

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia : Abierto el plazo para participar en el programa Juventud Vasca Cooperante 2 http://t.co/sr6nauJ4 via @Irekia

  • @EzIsildu
    2012.eko apirilak 02

    Comentario de Twitter:
    «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» 2012ko programa parte hartzeko epea zabalduta dago. http://t.co/sr6nauJ4 @Irekia bidez

  • @kzaresora
    2012.eko apirilak 02

    Comentario de Twitter:
    Abierto el plazo para participar en el programa Juventud Vasca Cooperante 2012 http://t.co/7ZQsUQNM

  • @vali_vali_
    2012.eko apirilak 01

    Comentario de Twitter:
    Abierto el plazo para participar en el programa Juventud Vasca Cooperante 2012
    http://t.co/CblWwOSK

  • @KoldoGurutzeta
    2012.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    Abierto el plazo para participar en el programa Juventud Vasca Cooperante 2012 http://t.co/GtSMPLvR

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Marta Ares, Natxo Rodríguez