Berriak
Eu

Julian Celaya "Mexikon dauden euskaldun bakoitzaren ideologiaz gain, euskadun guztiak elkarturik egongo gara"

2012.eko martxoak 29

• Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzak, Emprebaskek eta Euskal Etxeak, euskal langileen kontratazioaren aldeko akordio baten bidez, euskaldun jatorria duten langileak euskal enpresetan lanean hastea sustatu nahi dute.
• Gaur egun, latino-amerikar herrialdetan bizi den ikuspegi ekonomikoa, Espainian bizi denarekiko, itxaropentsuagoa da.
• Méxiko eta Euskadiren arteko harremanak, Cortés-en garaietan hasiak dira.
• Julian Celaya, Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Ordezkaria, Méxikon da bisitaldian.

Méxiko D.F., 2012ko martxoak 29. "Bakoitzak bere erara pentsatu eta bere ideología defendatu harren, Méxikoko euskaldun oro elkarrekin egongo gara, elkarrekin bizitzea da hemen garrantzitsuena", zion Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Ordezkariak, Julian Celayak, Méxikoko Euskal Etxean ospatutako afari batean.

Celayaren esanetan, oso garrantzizkoa da Kooperazio Hitzarmen baten akordiora iristea. Méxikon dauden euskaldun guztiei lan aukerak zabaltzeko aukera emango bait die, Euskal enpresetan sortzen diren bete gabeko postuetara modu errazago batean aplikatzeko aukeren bidez.

Akordioa, Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzak, Mexikoko Euskal Etxeak eta Emprebask-ek, latino-amerikako euskal zuzendarien elkarteak, sinatuko zuten. Laura Zini-k eta Teresa Fernández-ek, Emprebaskeko ordezkariak, Julian Celayarekin proposamenaz eztabaidatu zuten.

Mendeak pasa arren, Euskal migrazioa asko aldatu da. "XIX. mendean zehar, migrazioak izaera ekonomikoa zuen, Méxiko eta Argentinan batez ere. XX. mendean, Espainian bizi zen Guda Zibilarengaitik, izaera politiko batera aldatu zen, eta ameriketako herrialde askotara euskal biztanle askoren mugimendua ekarri zuen. Azkenik, XXI. menderako, euskal jatorria zuten belaunaldietatik sortutako biztanle asko, gaur egun, jende arduratsu eta irakatsia da; -enaren inmigrazioa- , hau da, asko hazten ari diren herrialdeen bilaketa prozesua" esan zuen Julian Celayak Euskal Etxeko ordezkariekin izandako hitzarmenean.

Mexiko eta Euskadiren arteko harreman kultural eta komertzialak ez dira berriak. Amaia Garritz historialariak dioenez, XVI.mendean hasi ziren bien arteko harremanak. Ordutik, meatze askoren jabe izan ziren hainbat herrialde, eta are Méxikoko ipar-mendebaldean kokatu ziren. Zacatecas, San Luis Potosí, Nueva Vizcaya eta Nueva Santander (azken bi hauek, Durango eta Tamaulipas gaur egun) eskualdeen sortzaileak euskaldunak ziren.

Jesús Ruiz de Gordejuela Urquijo ikertzaileak, independentzia prozesu bitartean Méxikok eta Euskadik mantendutako harremanak izan zuen garrantzia nabarmendu zuen, Miguel Hidalgo-k, Ignacio Allende-k, José Mariano Abasolo-k, Ignacio Aldama-k eta Agustín de Iturbide-k izan zituzten euskal jatorriengaitik.

"Euskaditik kanpo dauden Euskal Etxeak ez dute inoiz itxiko" segurtatu zuen Julian Celayak. Gaur egun zalantzan dagoen proposamen larri bakarra, Euskaditik kampo dauden Ordezkaritzen atxikimendua da, Espainiak bizi duen abagune ekonomiko tamalgarriarengaitik. Gainez, "irabazteko asmorik gabeko elkarteak" eta Espainian bizitzen ari den krisiarengaitik, latino-amerikar herrialdeetara irtetea beharrezkoa dela esan zuen ordezkariak. Horretarako, euskaldun guztien ideologia eta pentsamenduetaz gain, denon elkartasuna beharrezkoa dela argudiatu zuen Celayak.

Lourdes Arrechea, Mexikoko Euskal Etxeko ordezkari nagusiak eta Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzaren arduradunak, Itzel Olague, astearte gauean ospatutako afarian parte hartu zuten.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Julian Celaya Loyola
    Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria (IX legealdia)