Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Hondarribia-Bartzelona, Vueling-en inaugurazio-hegaldia aireratu da

2012.eko martxoak 30

Gascoren ustez, "hainbeste jende gazte ikustea" berri bikain bat da

Garraioetako sailburuordea, Ernesto Gasco, Vueling-ek egindako Hondarribiatik Bartzelonarako lehenengo hegaldian izan da. Vuelingek eguneroko maiztasunarekin egingo du ibilbide hori, eta guztira 100.000 eserleku eskainiko ditu urte amaierara arte. Ibilbide berri honek bi hiri horien arteko konektagarritasuna handitzen du, prezio oso lehiakorretan. Izan ere, apirilerako, 29.99 eurotik aurrerako bidaiak daude, guztia barne. Konexio horren xedea da aisiarako zein negozioetarako bidaiak eskaintzea

Ibilbideak ordutegi hauek izango ditu:

Donostia-Bartzelona 12.45 – 13:45 (astelehenetan eta ostegunetan)

Donostia-Bartzelona 09.00 – 10.00 (astearte, asteazken, ostiral, larunbat eta igandeetan)

Bartzelona-Donostia 11.05 – 12.15 (astelehenetan eta ostegunetan)

Bartzelona-Donostia 07.15 – 08.25 (astearte, asteazken, ostiral, larunbat eta igandeetan)

Ibilbide hori Vueling-en hub-aren konektagarritasuna hobetzeko beste urrats bat da. Donostia–Bartzelona ibilbide berriari esker, Vueling-en Bartzelonako hub-aren konektagarritasuna hobetuko da, eta, ere berean, donostiarrek aukera izango dute Europa osoko, Afrika iparraldeko eta Ekialde Hurbileko 50 destino baino gehiagorekin konexioa egiteko. Uda-denboraldian oso erakargarriak diren destino hauek aipa daitezke: Dubrovnik eta Split (Kroazia), Santorini (Greziako Uharteak), Mosku, Florentzia edo Palermo.

Konexioko hegaldien lotunea Bartzelonako Aireportua - El Prat T1 da, eta bidaiariek euren ekipajea jatorrizko hirian fakturatu eta amaierako destinoan hartzeko aukera daukate.

 

2 iruzkin
  • @Peioss
    2012.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Despega el vuelo inaugural de Vueling que cubre la ruta Hondarribia-Barcelona. http://t.co/F9ZXHJ5K

  • @Alesandergo
    2012.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Despega el vuelo inaugural de Vueling que cubre la ruta Hondarribia-Barcelona. http://t.co/F9ZXHJ5K

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)