Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
qrcode

Joan-etorrian dabiltzan ontzien kopurua %7 hasi da euskal kirol portuetan

2012-04-01

"Oso datu ona da, joan den uztailean izan genuen eguraldi txarra kontuan edukita", esan du Pello Olazabal, Euskal Kirol Portuetako zuzendariak.

Egonaldia egun bikoa izan zen, batez beste, eta jatorriari dagokionean, frantziarrak gehien bat.

1.360 ontzik atrakatu zuten euskal portuetan.

EKP (Euskal Kirol Portuak) sozietateak kudeatutako portuek, aurreko ekitaldiekin alderatuta,  % 7,21eko igoera erregistratu zuten 2011n. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Garraio eta Herri Lan Sailari atxikitako sozietate publiko honen menpe dauden bost portuetan (Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria eta Bermeo) pasoan zeuden 1.360 ontziren bisita zenbatu zituzten urte osoan zehar.

"Oso datu ona da", adierazi du EKP-ko zuzendari Pello Olazabalek, "kontuan edukita uztaileko eguraldi txarra, euria egin baitzuen 20 egunetan, bisita gehien egoten den hilabetean hain justu".

Azpimarratzekoa da, bereziki, Bermeoko portuko erregistroa. Aurreko urteetan ea mugimendurik egon ez bazen ere, 2011n 85 ontzi igaro ziren azpiegitura honetatik.

Atlantiar itsasertzean eta Kantauri Itsasoan turismo egiten ari diren ontziak dira, kirol portuetako instalazioak erabiltzen dituztenak ibilbidean zehar geratzeko. Bisita hauen egonaldia, batez beste,  bi egun ingurukoa da, nahiz eta Hondarribiko kasuan, egonaldi luzeena eskaintzen duen portuan, 3, 3 egun diren. Frantziar jatorrikoak dira gehienak, eta gainontzekoak, Espainiako beste portu batzuetatik datozen ontziak, edota britainiarrak edo irlandarrak nagusiki.

Kirol portuei buruzko sinposioa Hondarribian.

Hondarribiko kirol portuan ospatuko da maiatzaren 10 eta 11n, kirol portuei buruzko XIV.  Sinposioa. Lehenbiziko aldiz hartuko du Euskadiko kirol portu batek mota horietako instalazioei buruzko sinposio bat .

Honako hau da sinposioaren leloa: "Sektore nautikoaren mehatxuak. Eredu ekonomikoa egungo testuinguruan. Ekonomia- eta finantza-oreka, emakida guztien oinarrizko elementua". Euskadiko Kirol Portuak sozietateak antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren, Hondarribiko Udalaren eta hainbat erakunderen laguntzarekin, kirol portuekin lotutako gai ezberdinetaz eztabaidatzako. Aipamen berezia izango dute egungo egoera ekonomikoak eta bere eraginak sektore nautikoan (jarraitu beharreko eredua, bertan behera utzitako ontziak, emakidak, etab....).

Hondarribiko portuan egin dira, hain zuzen ere,  2011n zehar hainbat hobekuntza, ontzien erabiltzaileen eta jabeen segurtasunari dagokionean. Inbertsio garrantzitsua egin da 22 oztopo-zutoin berri jartzeko, hobekuntzak egin dira zenbait pantalan eta fingerretan, segurtasuna areagotzeko sagailoen eraginpean sarri dagen inguruan. Horrez gain, aldatu egin dira Kapitaintzaren fatxadak, oso egoera txarrean zeuden eta.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan