Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Diru-laguntzetarako agindu berriak argitaratu dira EHAAn

2012.eko martxoak 28

Gaur argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oroimen historikoaren, giza eskubideen, bizikidetasun demokratikoaren eta indarkeria deslegitimatzearen alorretako diru-laguntza eta laguntzetarako deialdia egiten duten Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren aginduak.

AGINDUA, 2012ko martxoaren 7koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, oroimen historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egin, eta diru-laguntza horien oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

AGINDUA, 2012ko martxoaren 7koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek giza eskubideen, bizikidetza demokratikoaren eta indarkeriaren deslegitimazioaren arloan garatutako programak eta ekimenak diruz laguntzeko laguntzak lortzeko deia egiteko dena.

AGINDUA, 2012ko martxoaren 7koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskadin giza eskubideen, bizikidetasun demokratikoaren eta indarkeria desligitimizatzearen aldeko proiektuak garatzen dituzten erakunde eta gizarte-mugimenduei laguntzak emateko deialdia egiteko dena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan