Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTrenek eta EuskoTranek, ia gutxieneko zerbitzu guztiak eskaintzen jarraitzen dute

2012.eko martxoak 29

•Goizeko 08:10etan Santurtzi eta UPV-EHU (Leioa) artean eskaini behar zen zerbitzua ezin izan da burutu, Campusean barrikadak egon direlako.

•Bizkaiko beste 5 autobus zirkulaziok aldaketa batzuk izan dituzte ibilbidean, eta geraleku batzuk zerbitzurik gabe geratu dira, errepide sarean izandako gertakariak direla eta.

Autobus zerbitzuari dagokionez, gutxieneko zerbitzuez gain, lan egunetan ohikoak diren beste 30 zirkulazio eskaini dira: 16 Bizkaian eta 14 Gipuzkoan.

Goizeko txandako EuskoTreneko langileen artean grebaren jarraipena %75,30ekoa da.

EuskoTrenek eta EuskoTranek, Gaur, osteguna, martxoaren 29a, deituta dagoen Greba Orokor jardunaldia dela eta ezarri diren ia gutxieneko zerbitzu guztiak eskaintzen jarraitzen du (goizeko 11:00etaraino erregistraturiko datuak).

Gutxieneko zerbitzuetan honako gorabeherak gertatu izan dira:

•Goizeko 08:10etan Santurtzi eta UPV-EHU (Leioa) artean programatutako zerbitzua ezin izan da eskaini, Campusean barrikadak egon direlako.

•Bizkaiko beste 5 autobus zirkulaziok aldaketa batzuk izan dituzte ibilbidean, eta geraleku batzuk zerbitzurik gabe geratu dira, errepide sarean izandako gertakariak direla eta.

Tren eta Tranbia zerbitzuari dagokionez, ohiko zerbitzuaren %30 eskaini ahal izan da, hau da, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak ezarritako gutxieneko zerbitzuen %100. Autobus zerbitzuei dagokienez, gutxieneko zerbitzuez gain (ohiko zerbitzuaren %30), lan egunetan ohikoak diren beste 30 zirkulazio eskaini dira. Horrela, Lurraldebus (Gipuzkoa) barruan dauden autobusetan ohiko zerbitzuaren %34,09 eskaini da, eta Bizkaibus (Bizkaia) barruan dauden autobusetan ohiko zerbitzuaren %33,11.

Beste alde batetik, goizeko txandako EuskoTren eko langileen artean, grebaren jarraipena % 75,30ekoa izaten ari da.

Eusko Jaurlaritzak EuskoTrenerako eta EuskoTranerako ezarri dituen gutxieneko zerbitzuak, astegunetako ohiko zerbitzuaren %30ekoak dira Tranbia, Tren, Autobus eta Funikular zerbitzuetan, Araban (Gasteizen), Bizkaian eta Gipuzkoan.

Deialdiaren eragina jasoko duten EuskoTreneko eta EuskoTraneko zerbitzuak honako hauek dira:

•Gasteizko tranbia.

•Bilboko tranbia.

•Lasarte Oria – Hendaia arteko tren zerbitzua.

•Bilbo – Donostia lineako tren zerbitzuak.

•Ermua eta Eibar arteko “tranbia” zerbitzua.

•Bilbo – Lezama arteko tren zerbitzua.

•Bilbo – Bermeo arteko tren zerbitzua.

•Trapagan (Bizkaia) dagoen Larreinetako funikularra.

•Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dagoen Bizkaibus sistema barruko EuskoTrenen autobusak. Itsasadarraren Eskuinaldean, eta Ezkerraldearen eta Leioan dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko Campusaren artean eskaintzen diren autobus zerbitzuak.

•Gipuzkoako Foru Diputazioaren esku dagoen Lurraldebus sistema barruko EuskoTrenen autobusak. Urolako, Kostaldeko eta Deba Barreneko eskualdeetan eskaintzen diren autobus zerbitzuak.

•Eibarko Udalerako eskaintzen den udal autobus zerbitzua (“Udalbus”).

•Usansoloko (Galdakao) geltokiaren eta izen bereko Ospitalearen artean eta Zamudioko geltokiaren eta udalerri horretan dagoen Teknologia Elkartegiaren artean eskaintzen diren lantzadera zerbitzuak (trena+autobusa).

Eusko Jaurlaritzak Greba Orokor jardunaldi honetarako ezarri dituen gutxieneko zerbitzuen bitartez, lan egunetako ohiko zerbitzuaren %30eko zerbitzu kopurua eta maiztasuna eskainiko direla bermatzen da. Arreta eta garrantzi berezia eskainiko zaie lanera sartzeko eta lanetik irteteko ordutegiei.

EuskoTreneko eta EuskoTraneko bezeroek, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuen ordutegiak dituzte beraien esku tren geltokietan eta geralekuetan, tranbiaren geralekuetan eta autobusen barrualdean. Horrez gain, www.euskotren.es web gunean ere kontsulta ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan