Berriak Hezkuntza
qrcode

Dekretu-proiektua, Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa sortzea eta haren lanpostuen zerrenda onartzea arautzen duena. Jendaurreko informazioaren izapidea. Ondorioak

2025-01-15

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera, proiektu hau jendaurrean jarri da, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (euskadi.eus) eta Irekian argitaratu da.

Dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko izapidea amaituta, Hezkuntza Sailak eskerrak eman nahi dizkie prozesuan parte hartzeagatik beren ekarpenak eta iruzkinak helarazi dituzten pertsona, erakunde eta hezkuntza-eragile guztiei, prozesua aberasteko ezarri diren bideen bitartez.

Horretarako ezarritako epea igaro eta aipatutako izapideen emaitza baloratu ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan