Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTrenek eta EuskoTranek gutxieneko zerbitzuen %100 eskainiz hasi dute jardunaldia

2012.eko martxoak 29

EuskoTrenek eta EuskoTranek, gutxieneko zerbitzuen %100 eskainiz hasi dute gaur, osteguna, martxoaren 29a, deituta dagoen Greba Orokor jardunaldia (goizeko 07:45etaraino erregistraturiko datuak).

EuskoTrenek eta EuskoTranek, astegunetako ohiko zerbitzuaren %30 bermatu eta eskainiko dute Tranbia, Tren, Autobus eta Funikular zerbitzuetan, Araban (Gasteizen), Bizkaian eta Gipuzkoan. Zerbitzu horiek dira Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak gaur, osteguna, martxoaren 29a, deituta dagoen greba orokorra dela eta, ezarri dituen gutxieneko zerbitzuak. Enpresako Batzorde Iraunkorrak bat egin du greba deialdi horrekin.

Deialdiaren eragina jasoko duten EuskoTreneko eta EuskoTraneko zerbitzuak honako hauek dira:

•Gasteizko tranbia.

•Bilboko tranbia.

•Lasarte Oria – Hendaia arteko tren zerbitzua.

•Bilbo – Donostia lineako tren zerbitzuak.

•Ermua eta Eibar arteko “tranbia” zerbitzua.

•Bilbo – Lezama arteko tren zerbitzua.

•Bilbo – Bermeo arteko tren zerbitzua.

•Trapagan (Bizkaia) dagoen Larreinetako funikularra.

•Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dagoen Bizkaibus sistema barruko EuskoTrenen autobusak. Itsasadarraren Eskuinaldean, eta Ezkerraldearen eta Leioan dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko Campusaren artean, eskaintzen diren autobus zerbitzuak.

•Gipuzkoako Foru Diputazioaren esku dagoen Lurraldebus sistema barruko EuskoTrenen autobusak. Urolako, Kostaldeko eta Deba Barreneko eskualdeetan eskaintzen diren autobus zerbitzuak.

•Eibarko Udalerako eskaintzen den udal autobus zerbitzua (“Udalbus”).

•Usansoloko (Galdakao) geltokiaren eta izen bereko Ospitalearen artean eta Zamudioko geltokiaren eta udalerri horretan dagoen Teknologia Elkartegiaren artean eskaintzen diren lantzadera zerbitzuak (trena+autobusa).

Eusko Jaurlaritzak Greba Orokor jardunaldi honetarako ezarri dituen gutxieneko zerbitzuen bitartez, lan egunetako ohiko zerbitzuaren %30eko zerbitzu kopurua eta maiztasuna eskainiko direla bermatzen da. Arreta eta garrantzi berezia eskainiko zaie lanera sartzeko eta lanetik irteteko ordutegiei.

EuskoTreneko eta EuskoTraneko bezeroek, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuen ordutegiak dituzte beraien esku tren geltokietan eta geralekuetan, tranbiaren geralekuetan eta autobusen barrualdean. Horrez gain, www.euskotren.es web gunean ere kontsulta ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan