Berriak Herrizaingoa

Eusko Jaurlaritzako langile publikoen % 71,9k greba egin du

2012.eko martxoak 29

Bilboko Guardiako Epaitegiaren eraikinean, bi ertzain zauritu dituzte

Miguel Buen, Segurtasuneko Sailburuordeak; Juan Carlos Aramos, Funtzio Publikoaren Sailburuordeak eta Sonia Perez, Lan Sailburuordeak agerraldi bat egin dute gaur goizean Bilbon, greba orokorrak Euskadin izan duen eraginari buruzko xehetasunak emateko. Hasierako datuen arabera, Eusko Jaurlaritzako langileen % 71,9 ez da lanera joan gaur goizean

Miguel Buenek adierazi du istilu edo gorabehera gehienak Araban gertatu direla, gutxiago Bizkaian, eta gutxien, Gipuzkoan. Zortzi pertsona atxilotu dituzte, eta 10 pertsonari iskanbilak egotzi dizkiete.

Goizaldean barrikadak eta greba-piketeak gertatu dira, gurpilak zulatu dituzte, eta errepide batzuk moztu ere egin dira.

Gorabehera larriena 12:15ak aldera gertatu da, Bilboko Guardiako Epaitegiko eraikinean. Bi ertzain zauritu dituzte, "objektu mingarriekin" eraso egin dietelako. Agerraldian, Buen jaunak adierazi du ordu horretan, ertzainetako bat konorterik gabe zegoela oraindik.

5 iruzkin
  • 2012.eko martxoak 30

    El seguimiento de la huelga alcanza el 71,9% entre los empleados públicos dependientes del Gobierno Vasco.

  • @balapiaka
    2012.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    El seguimiento de la huelga fue el 71,9% entre los empleados públicos dependientes del Gobierno Vasco http://t.co/97nmAOt1 #29M

  • @Xanti82
    2012.eko martxoak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El seguimiento de la huelga alcanza el 71,9% entre los empleados públicos dependientes del Gobierno Vasco. http://t.co/lDSA0NSS

  • @itzalagunea
    2012.eko martxoak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El seguimiento de la huelga alcanza el 71,9% entre los empleados públicos dependientes del Gobierno Vasco. http://t.co/lDSA0NSS

  • @pburgom
    2012.eko martxoak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia El seguimiento de la huelga alcanza el 71,9% entre los empleados públicos dependientes del Gobierno Vasco. http://t.co/SdGp8lnY

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)